Azken berriak
atzera ES|EN
Indautxu plaza latez bete da gizakiek elikatzeko daukaten eskubidearen alde

Pasa den maiatzaren 8an, elikagaien latekin osatutako munduko mapa erraldoi batek Indautxu plazan gogorarazi zigun gaur planeta honetako biztanle bakoitzak elikatzeko eskubidea daukala.

Jatea denon eskubidea da kanpainaren barruan, Eman lata bat! ekimenean lagundu dute El Carmen ikastetxeak (ikasleen bidez), Unesco Etxeak, Metro Bilbaok eta Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta bere helburua da Bilboko gizartea elikagaien arazoaz jabetzea eta, horrela, gosearen, desnutrizioaren eta pobreziaren aurkako borrokan elkartasuna sendotzea, hegoaldeko herrialdeetan nahiz gure inguru hurbilean.

Mapamundia osatzeko erabili diren latak Bizkaiko Elikagaien Bankura bidaliko dira. Bizkaian bakarrik, bankuak 31.000 pertsonei ematen die laguntza.

2014, Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea
Aurten Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea izanik, mota honetako ekimenekin, Bilboko Udalaren helburua da Bilboko gizartea munduko elikagaien arazoaz jabetzea eta jakin dezala zelan, kontsumo arduratsuaren bidez, mundu bidezko eta zuzenago bat eraikitzen lagun daitekeela, garapenerako laguntza oinarritzat hartuta.


Elikagaien faltari buruzko datuak beldurgarriak dira: Gaur egun eta Nazio Batuen datuen arabera, 842 milioi pertsonek ez daukate elikadura duin bat, planetako zazpi pertsonatik bat gosez joaten da ohera eta bost urtetik beherako 200.000 ume baino gehiago hiltzen dira gosez egunero. Bitartean, munduko biztanleen % 100 elikatzeko janari nahiko produzitzen da egunerako. Izan ere, eta FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundearen arabera, elikagaien produkzioaren % 30 (1,3 bilioi tona) alferrik galtzen da.

Eta elikaduraren tragedia isilaren beste aldea herrialde garatuetako biztanleek erakusten dute, datu ikaragarriekin: 1.500 miloi pertsonek gehiegizko pisua daukate; Europar Batasuneko 40 milioi pertsonek malnutrizioa daukate. Hortaz, gosea eta malnutrizioa bidegabekeriaren eta berdintasunik ezaren ondorioa dira, eta horien jatorria giza eskubideen urraketan dago, ez janarien faltan.


Nazio Batuen apustua
Hasieratik, Nazio Batuek ezarri zuten elikadura egokia izatea norbanakoen eskubidea eta erantzukizun kolektiboa dela.

1996ko Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalei buruzko Nazioarteko Itunak gehiago landu zituen kontzeptu horiek eta nabarmendu zuen pertsona guztiek daukatela bizimodu ona izateko eskubidea, beretzat eta bere familiarentzat, bai eta elikadura ere eta zehaztu zuen pertsona guztien oinarrizko eskubidea dela gosearen aurka babestuta egotea.

Adierazpen horrek azpimarratzen du pertsonak gosearen aurka babesteko beharrizana bizitzeko eskubidearekin lotuta dagoela, estu lotuta ere. Hori dela-eta, estatuek ahal duten guztia egin behar dute euren herrialdeko pertsona guztiek elikagai egokiak izateko eskubideaz oso-osorik goza dezaten.

Elikagaiak egokiak izan daitezen, gainera kulturalki onargarriak izan behar dute eta ingurumenerako eta gizarterako modu jasangarria den eran ekoitzi behar dira. Azkenik, janarien horniketak ez du beste giza eskubide batzuk oztopatu behar. Adibidez, elikadura egokia izateko behar diren janariak erosteko ez dira beste eskubide sozioekonomiko batzuk arriskuan jarri behar edo ez dira eskubide zibilak edo politikoak kaltetu behar.

Informazio gehiago:

www.bilbao.net/cooperacion/derecho_alimentacion

http://www.unescoetxea.org/irudiak/logo_facebook1.jpg @comer por igual
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco