Azken berriak
atzera ES|EN
Elkarrizketaren eta Garapenaren Aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna

Maiatzaren 21ean, Elkarrizketaren eta Garapenaren Aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna ospatzen da; 2001ez gero, Kultura Aniztasunari buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsalaren oroitzapena egiten da egun horretan.

UNESCO Etxean, gizarteari dei egin nahi diogu UNESCOK 2011n abiatu zuen honako ekimen honetan parte hartzeko: Egin ezazu ekintza BAT aniztasunaren eta inklusioaren alde (Do ONE thing for Diversity and Inclusion).

Mundu-kanpaina horrek mugimendu bat sortu nahi du aniztasunaren alde lan egin nahi duen jendea biltzeko.

Horregatik, UNESCO Etxeatik prestatuta ditugun ekintzetan parte hartzera gonbidatzen dugu.

Batetik, Asier Reinoren Arraza bakarra, herri mordo argazki erakusketa ikustera, zein maiatzaren 21etik ekainaren 19ra arte, Algorta-ko Merkatuan egongo da.
Eta bestetik, Aniztasunera Leihoa plataforma onlinearen lehen emanaldian parte hartuz.

Aniztasunera Leihoa arte-sormeneko proposamen bat da, hainbat latitudetako kulturetako gazteen artean sarean sortzeko. Sormenak aurrerabide-iturri gisa eta herrien artean elkar ulertzeko esparru gisa izan dezakeen ahalmena erakustea da ekimen horren helburua.

Plataforma online elkarreragile hau ezagutzeaz gain ekitaldi honetan, urte honetako otsailean, Bilbon egindako lantegietan, pertsona parte-hartzaileek egindako sorrerak ikusiko ditugu eta gainera proiektuan parte hartu duten Argentinako eta Guatemalako gazteekin konektatuko dugu.

Hitzordua, maiatzaren 21ean gertatuko da, 19.30etan, Auzo Factory Irazabal-Matiko-n

(Matiko 6, 48007, Bilbao) http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_googlemaps.gif

Informazio gehiago:

Kanpaina honi buruz

Kanpainari batzeko ideiak http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_pdfnew.png

UNESCO - Elkarrizketaren eta Garapenaren Aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco