Azken berriak
atzera ES|EN
Jabego intelektualeko araubideek zientziarako eta kulturarako eskubideaz baliatzeko zer-nolako eragina duten aztertzeko kontsulta publikoa

Farida Shaheedek, Kultura Eskubideen errelatore bereziak, gonbitea egin die erakunde espezializatu guztiei eta beste erakunde eta gobernu arteko erakundeei kontsulta publiko batean parte hartzeko. Nazio Batuen goi-komisarioaren bulegotik bideratu du kontsulta, jabego intelektualeko araubideek zientziarako eta kulturarako eskubideaz baliatzeko zer-nolako eragina duten aztertzeko asmoarekin.

Hain zuzen, horri loturiko hainbat eskubide jorratuko dira kontsulta horretan: pertsonek bere kultura-ondareaz gozatzeko eta horretaz baliatzeko duten eskubidea; zientziaren onurez gozatzekoa; ikerketa zientifikorako beharrezkoa den askatasuna izatekoa; askatasun artistikoa baliatzekoa eta pertsonek artea eskura izateko, nork bere ekarpena egiteko eta arteaz gozatzeko duten eskubidea; eta herri indigenek eta tokian tokiko komunitateek dituzten eskubideak.

Pertsona guztiek eskubide horretaz baliatzeak sortzen dituen erronkei buruz nork bere iritzia eman ahal izatea, parte hartzen duten guztiek horri buruz duten ikuspegia azaltzea, hori izango da Saheeden ahalegina kontsulta horretan.

Ekainaren 6an izango da kontsulta, Genevako Nazioen Jauregian, XXII. Salan.

Informazio gehiago:

Farida Shaheed - kontsulta publikoa

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco