Azken berriak
atzera ES|EN
Uda ikastaroa "Bada Zientziarako Giza Eskubiderik?"

Bada Zientziarako Giza Eskubiderik? ikastaroa ekainaren 16tik 17ra, Donostiako Miramar Jauregian ospatuko da.

Ondo dakigunez, giza eskubideak etengabe hezurmamitzen dira. Oraindik ere argitzeko eta adosteko dago zenbait eskubideren eragina eta edukia, eta, horrenbestez, zaila da politika eta ekimenetan horiek ezartzea. Eskubide horietako bat da garapen zientifikoaren eta horren aplikazioen onurez baliatzeko eskubidea (errazte aldera, aurrerantzean, Zientziarako eskubidea). Nazio Batuen Erakundea lanean ari da azkeneko urteotan eskubide horren gainean.

Eskubidea, nolanahi ere, ez da berria. Jasota dago 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean (27. art.) eta 1966ko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean (15. art.). Baina eskubide ahaztua, ezezaguna, gutxi garatua eta gutxi landua izan da, oso gutxi ere, eta, horrenbestez, berria iruditzen zaigu. NBEren esparruan datozen 5-10 urteotan garatzeko ahalmen gehien duen eskubidea da, inondik ere. Zientziarako eskubideaz ari garela, besteak beste, gai eta alderdi hauek dira jorratu beharrekoak: zientzia-dibulgazioa, sormen eta askatasun zientifikoa, herritarren parte-hartzea zientzian, arriskuen kudeaketa demokratikoa, zientziaren eta teknologiaren helburu sozialak, nazioarteko lankidetza, zientzia eta teknologia arloko transferentzia, etab.

Ikastaro honen helburu nagusia da, hortaz, eragile guztien artean eskubide horren garrantzia partekatzea eta eskubidea bera garatzea, erronka global handiei aurre egite aldera.

UNESCO Etxea kolaboratzaile da ikastaro honetan.

Matrikularen prezioa: maiatzaren 31ra arte:60.00 . Ekainaren 1etik aurrera: 68.00 .

Balio akademikoa: 20 ordu

Hizkuntza ofiziala: gaztelania

Informazio gehiago:

Egitaraua

UPV/EHU Uda Ikastaroak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco