Azken berriak
atzera ES|EN
Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko lantalde irekiak 19 lehentasunak jakinarazi ditu

Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) eta dagokion jomugak identifikatze aldera, NBEren Batzar Nagusiko GIHei buruzko lantalde irekiko kopresidenteek zerrenda batean jaso dituzte 19 "lehentasunezko eremuak" edo focus points deritzenak, estatu kideek kontuan har ditzaten.

Dokumentuan, 19 gai daude. Gai horiek laburbildu egiten dituzte lantalde irekiaren lehenengo zortzi saioetan adierazitako iritziak. Saio horiek 2012ko martxotik 2013ko otsailera bitartean egin ziren. Hauexek dira gaiak:

1. Pobrezia desagerraraztea

2. Elikadura-segurtasuna eta nutrizioa

3. Osasuna eta biztanleriaren dinamika

4. Hezkuntza

5. Genero-berdintasuna eta emakumea ahalduntzea

6. Ura eta saneamendua

7. Energia

8. Ekonomia-hazkundea

9. Industrializazioa

10. Azpiegitura

11. Enplegua eta lan duina denentzat

12. Berdintasuna sustatzea

13. Iraunkortasuna bermatzen duten hiriak eta giza kokalekuak

14. Kontsumo eta ekoizpen iraunkorra

15. Klima

16. Itsas baliabideak, ozeanoak eta itsasoak

17. Ekosistemak eta biodibertsitatea

18. Aplikatzeko bideak

19. Gizarte bakezaleak eta ez-biolentoak, gaitasuna duten instituzioak.

Kopresidenteek gutunean jakinarazi dutenez, orain arte egindako mahai-inguruetan lantaldeak hauxe azpimarratu du: pobrezia desagerraraztea, estatuen barruko eta arteko garapen ezberdina, eta ingurumenaren babesa dira gizadiak mende honetan aurrez aurre dituen garapen iraunkorrerako erronka larrienetako batzuk. Lantaldeak orobat hausnartu zuen garapen iraunkorra lortzeko beharrezkoak diren aplikazio-bideen gabezia dela-eta estatuek aurrez aurre dituzten erronkei buruz.

Horretaz gainera, kopresidenteen arabera, ez da lantalde irekiaren txostenaren zero zirriborroa. Dokumentu horren helburua da ados jartzeko prozesua abiatzea, eta, zalantzarik gabe, dokumentu hori zinez garrantzitsua da lantaldearen mahai-inguruetan gauzak argitzeko, eta, bide batez, dokumentu laburrago bat egiteko. Dokumentu laburrago hori Batzar Nagusian aurkeztuko da, 68. bilkura-aldian (2014ko irailean).

Informazio gehiago:

Focus Areas Document

Letter of Co-Chairs

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco