Azken berriak
atzera ES|EN
"Eman minutu 1 ogiaren alde lehiaketaren saritutako bideoak

Teresa Segu Perez y Camila Ibarguenek osaturiko bikoteak eraman du Ekin eta egin saria eta Eduardo Gonzlez bilbotarra, UNESCO Etxea kategorian garaile

Elikadurarako giza eskubidearen aldeko 83 lan jaso dira

Sari banaketa Bilboko EITBren egoitzako Multibox aretoan izan da ostiralean, martxoaren 7an, 300 pertsona baino gehiagoren aurrean

 

Luca Onzain bilbotarrak irabazi du UNESCO Etxeak, UNESCOren Euskal Herriko egoitzak, antolatutako nazioarteko ikus-entzunezko piezen Eman minutu 1 lehiaketaren laugarren edizioa 'PAN-Accin' lanarekin.

Saria nagusia Nestor Basterretxearen Estela solidaria Hilarri solidarioa eskultura da. Lan irabazleak kreatibitatez jaso du gaur egun miloika pertsonek egunero munduan zehar pairatu behar duten egoera, non euren elikadurarako eskubidea urratuta dagoen.

Hamazortzi urte beherakoentzako Ekin eta egin kategorian Teresa Segu Perez y Camila Ibarguen valentziarrak osatutako bikotea izan da garaile 'Comparte un minuto de pan! lanarekin eta UNESCO Etxea kategorian Eduardo Gonzlez bilbotarrak irabazi du, Hambruna 2014 lanarekin.  

Epaimahaia nazioarteko lankidetzako eta ikus-entzunezko arloko profesionalak osatu dute.

Sari banaketa Maite Alaak zuzendu eta Ana Urrutiak aurkeztu du, Iigo Iraultza Iru eta Maria Dndiz antzezleek lagunduta. Ekitaldian Zea Mays taldeak zuzenean jo ditu zenbait abesti eta Igor Elortza bertsolariak bertan zeuden ikusleak hunkitu ditu.

Ekitaldira euskal gizarteko hainbat pertsona ospetsu bertaratu dira, Nazioarteko Elkarlaneko profesionalak eta baita kazetaritza, kultura, politika eta kirol alorrekoak ere.

UNESCO Etxeko lehendakariordeak, Nieves Fernandez, adierazi zuen gizarte zibilak eta mundoko hiritargoak gobernuei konpromesu moralak hartzea eskatzeko beharra. Gobiernuek Elikadurarako eskubidea bermatzen dituzten politikak egin behar dituzte, hauek direlako eten gabe giza eskubideak hurratzen dituztenak.

Lehiaketa Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuna, Lankidetza eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiak finantziatu du.

Saritutako bideoak           -n eskuragarriak daude.

http://www.unescoetxea.org/irudiak/1Min_pan_premiosgrupoH.gif

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/1Min_pan_logosbil.gif

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco