Azken berriak
atzera ES|EN
Abian da PLURAL+ lehiaketa

Martxan jarri dute PLURAL+ lehiaketaren beste edizio bat: mundu osoko 9 urtetik 25 urtera bitarteko gazteek dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Horretarako, bideoak egin eta bidali beharko dituzte, gai hau oinarri hartuta: dibertsitatea eta gizarteratzea.

Bideoak edozein motatakoak izan daitezke: animazioa, dokumentala, fikzioa, bideo musikala, komedia, etab. Proposatutako gaiari buruz gazteek eman ditzaketen ideiak, iritziak, bizipenak eta era guztietako iradokizunak jaso behar dituzte bideoek, eta 5 minutukoak izango dira gehienez.

Hiru kategoria daude eta sari bat emango da kategoria bakoitzeko. Nazioarteko epaimahai entzutetsu eta independente batek bideo sarituak aukeratu, eta irabazleak New Yorken emango ditu jakitera jendaurrean, Paley Center for Media izenekoan 2014ko abenduan egingo den ekitaldian. Bideoak telebistan eta zenbait zinemalditan hedatuko dira, besteak beste.

Informazio gehiagorako:

http://pluralplus.unaoc.org/about/preguntas/

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco