Azken berriak
atzera ES|EN
2015 ondoko agenda eta Garapen Iraunkorra Nazioarteko Mintegia

Nekane Viotak, Iraunkortasun Programako kideak, 2015 ondoko agenda eta Garapen Iraunkorra Nazioarteko Mintegian parte hartu zuen aurreko otsailaren 25ean. Madrilen, Amerikako etxean izan zen mintegia, Lankidetza eta Migrazioko Nazioarteko Plataformak (PICM) antolaturik eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Idazkaritza Nagusiak (SGCID) lagunduta. Espainiak eta Europak 2015 ondoko Agendaren helburuetan parte hartzeko zer politika dituzten jakitea, ulertzea eta horiei buruzko ezagutza zabaltzea izan ziren jardunaldiaren helburuak.

Nabarmentzeko hitzaldien artean, Gabriel de Cceres Europako Legebiltzarreko Atzerriko Gaietarako aholkulariak agenda berrian Europak duen iritziari buruz jardun zuen luze-zabal. Ondoren, Mara Larrea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Idazkaritza Nagusiko (SGCID) Garapen Politiketako zuzendariorde nagusiak 2015 ondoko agendari buruzko iritziak eta gogoetak aurkeztu zituen Espainiaren ikuspegitik. Oro har, nabarmentzekoa da iritzi eta jarrera horiek oraindik ez daudela itxita, eraikitzen ari direla eta eragile guztiei modu aktiboan entzuteko fasean daudela.

Aipatutakoez gain, Daniel Gayok, Rey Juan Carlos Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko irakasle titularrak, 2015 ondoko Agendaren garapenerako finantzaketaz hitz egin zuen, eta Artur Rgo Portugalgo Errepublikako Batzarrean CDS-PP alderdiko diputatuak eta Maria Teresa Gatti Avsiko Knowledge Center erakundeko zuzendariak 2015 ondoko agendaren zehaztapenean Portugal eta Italiak zer posizionamendu izan duten azaldu zuten, hurrenez hurren.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco