Azken berriak
atzera ES|EN
Gatazka-garaiko ondareari buruzko argazkiak: UNESCOrekin elkarlanean jarduteko Holandako Batzorde Nazionalaren erakusketarako argazkiak behar dira

UNESCOrekin elkarlanean jarduteko Holandako Batzordeak krisi- eta gatazka-egoeretan lanean diharduten erakunde, boluntario-talde eta adituei dei egin die, argazkiak bidal ditzaten, Lange Vijverberj-en (Haga) aurtengo udaberrian erakusketa egiteko. Ekimen honen helburu nagusia da kontzientzia harraraztea eta agerian jartzea gatazka-egoeretan kultura-ondarea babestu behar dela.

Hainbat tokitan ondareak duen narriadura-egoera azalduko duten argazkiak bilatu eta ondare hori babesteko ahalegina egiteaz gainera, pertsonen eta erakundeen inplikazioa dute helburu. Horrenbestez, irudietan jasotako errealitateak ondarearekiko inplikazio pertsonala azaldu behar du.

Halaber, erakusketaren xedea da arrisku-egoeretan, tentsio-uneetan eta egoera oso nahasietan kultura-ondarea babesten ahalegintzen diren erakunde eta taldeek egiten duten lan handia azpimarratzea. Izan ere, gatazka-egoeretan pertsona horiei esker salbatzen dira gehienetan monumentuak, agiritegiak, liburutegiak edo bildumak.

Espero da argazki-erakusketa hori baliagarria izatea, herritarrek uler dezaten gatazka-egoeretan dauden tokietan kultura-ondarea ezinbestekoa dela gizarteak lehengoratzeko eta bakea eraikitzeko prozesuan. Hortaz, erakusketa horrek, suntsitzailea izan daitekeen errealitatea irudien bidez adierazteaz gainera, itxaropen-mezu bat helarazi nahi du, batez ere; alegia, herritarren, taldeen eta erakundeen eginkizuna funtsezkoa dela.

Erakusketa maiatzaren 10ean zabalduko da, eta ekainaren 15era arte egongo da ikusgai. Gero Belgikara eta Europako beste toki batzuetara eramango dute udan eta udazkenean. Bestalde, erakusketaren bertsio digitala horretarako berariaz sortutako webgunean argitaratuko da, online ikus dadin.

Informazio gehiago eskuratzeko:

www.unesco.nl/artikel/call-photos-exhibition-cultural-heritage-times-conflict

Call for photos deialdia

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco