Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak eta Espainiako Garapenerako GKEen Koordinakundeak giza eskubideetan boluntarioak prestatzeko ikastaroa eskaintzen dute

Espainiako Garapenerako GKEen Koordinakundeak boluntarioen prestakuntza espezifikoaren barruan, UNESCO Etxeak on-line emango du Giza eskubideak eta hauen papera garapenerako lankidetzan ikastaroa, martxoaren 18tik apirilaren 14ra.

Espainiako Garapenerako GKEen Koordinakundeak (CONGDE) ikastaro hau antolatu du boluntarioek gaur egungo gizarte-mobilizazioan duten garrantzia eta zeregina adierazteko. Horretarako, giza eskubideak babesteko nazioarteko sistemak dituen tresnak emango ditu ikastaroak. Horrez gain, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturaletan (EESK) sakonduko da, bai eta Nazio Batuen barruan egiten diren eta giza eskubideetarako garrantzitsuak diren prozesuen jarraipenean ere.

Ikastaroa online izango da eta CONGDE Koordinakundearen online prestakuntzarako campusean egingo da. UNESCO Etxeak osorik emango du. 50 plaza jarri dira Garapenerako GKEetako boluntarioentzat eta giza eskubideen alorreko prestakuntza jasotzeko interes berezia duten pertsonentzat.

Ikastaroak la Caixa gizarte-ekintza, Euskal Gobernuko Giza Eskubideen eta Bikitimen Zuzendaritza, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin antolatu da.

Martxoaren 4ra arte egongo da irekita ikastaroan izena emateko epea.

Informazio gehiagorako:

Giza eskubideak eta hauen papera garapenerako lankidetzan ikastaroa

CONGDE - ikastaroak

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco