Azken berriak
atzera ES|EN
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna: Tokiko hizkuntzak munduko herritartasunerako. zientzia lehen planoan

Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du UNESCOk, tokiko hizkuntzek eta zientziak elkarren artean duten harremana ardatz harturik. Hizkuntzek jakintza tradizionala sustatzeko eta haien erabilerak egiazko munduko herritartasuna lortzeko duten garrantzia aztertzea izango da xedea.

1999an, hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntza anitzeko hezkuntza sustatze aldera, UNESCOk beharrezkotzat jo zuen hizkuntzen garrantzia azpimarratzeko egun bat finkatzea. Hala, 2000. urtean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna egin zen lehen aldiz.

Nolanahi ere, hezkuntzaren eta zientziaren esparruetan oraindik ere bide luzea dago egiteko ama hizkuntzen erabilera garatzeko. Hala, Zientzia lehen planoan goiburutzat harturik, bide horretan egin nahi da lan, mundu toleranteagoa eta integratzaileagoa sortu ahal izateko.

UNESCOko zuzendari nagusi Irina Bokova andrearen hitzak geure eginez, hizkuntzak baztertuz, hizkuntza horien hiztunei jakintza zientifikoa jasotzeko giza eskubide funtsezkoa ukatzen eta kentzen zaie. Horregatik, UNESCO Etxeak bat egin nahi du ospakizun horrekin, eta hitzematen du ildo horretan lan egiten jarraituko duela.

Informazio gehiago:

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna 2014

UNESCOren Zuzendari Nagusiaren mezua

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco