Azken berriak
atzera ES|EN
Herri indigenen eskubideei buruzko galde-sorta

Herri Indigenen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Adierazpena onetsi zenetik 7 urte igaro ostean, Giza Eskubideen Batzordeak informazio eguneratua bildu nahi du herri indigena horien artean, Adierazpenean ezarritako helburuak betetzen ari ote diren jakiteko.

Horretarako, 2013ko irailean Giza Eskubideen Batzordeak, hain zuzen, Herri Indigenen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Adituen Mekanismoari eskatu zion inkesta bat egin zezala, herri indigenen iritzia biltzeko, Herri Indigenen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Adierazpenean jasotako helburuak lortzeko balizko neurri eta inplementazio-estrategien alorreko jardunbide egokienei buruz.  Eskaera horren osagarri da estatuek gai horiei buruz duten iritzia biltzea helburu hartuta 2011-2013an egindako inkesta.

Une hauetan, Nazio Batuen Adituen Mekanismoa informazioak biltzen ari da herri indigenen eta erakundeen artean. Inkesta gaztelaniaz bete daiteke eta 2014ko martxoaren 7ra arte zabalik izango da epea. Erantzun guztiak bildu eta aztertuko dira, eta Giza Eskubideen Batzordeari aurkeztuko zaizkio 2014ko uztailean egingo den bilkuran.

UNESCO Etxeak herri indigenei buruzko galde-sorta horretan parte hartzea sustatu nahi du; horrenbestez, herri indigenen ordezkari edo lankide diren erakunde edo kolektiboei dei egiten diegu, inkesta hori zuzenean bidal dezaten Adituen Mekanismoaren helbide elektroniko honetara:  expertmechanism@ohchr.org. Halaber, informazioak UNESCO Etxeara bidal daitezke, eta hemen bildu eta kontsultaren arduradunei helaraziko dizkiegu.

Kontsultak egiteko eta informazioa jasotzeko, idatzi Maider Maraa lankideari (m.marana@unescoetxea.org).

Galde-sorta zuzenean deskarga daiteke esteka honetan

 

Informazio gehiago eskuratzeko:

Herri Indigenen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Adierazpena

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco