Azken berriak
atzera ES|EN
NBE-Ura erakundeak 2015 ondoko agendan urarekin loturiko helburu global baterako gomendioak argitaratu ditu

NBE-Ura erakundeak 2015 ondoko agendari begira urarekin lotutako helburu global bat zehazteko ondorio eta gomendio nagusiak laburbiltzen dituen agiri bat argitaratu du.

NBE-Urako kide eta bazkideen eta alderdi interesdun ugariren arteko kontsulta teknikoen prozesu zabalean mamitu da NBE-Urak 2014ko urtarrilaren 27an onartutako agiri hori. 2015 ondoko agenda zehazteko erabakitze-prozesuan Estatu kideei informazioa, aholkuak eta gomendioak ematea da agiriaren xedea. Alde horretatik, agiriak hainbat helburu eta adierazle proposatzen ditu, urarekin loturiko helburu global bat zehazten laguntzeko eta Garapen Iraunkorreko Helburuei buruzko kontsulta-prozesuan ere laguntzeko. Agiria helburu hauetan laburbiltzen da:

Helburua: Guztiontzako ura modu iraunkorrean bermatzea

1. helburua: Mundu osoak ur edangarria, saneamendua eta garbitasuna eskura izan dezan lortzea

2. helburua: Herrialde guztietan ur-baliabideen erabilera iraunkorra eta garapena hobetzea

3. helburua: Herrialde guztiek uraren gobernantza zuzena, parte-hartzezkoa eta arduratsua sendotzea

4. helburua: Hondakin-uren kutsadura murriztea eta uraren kalitatea hobetzea, tratatu gabeko etxeko eta industriako hondakin-urak murriztuz, hondakin-urak modu seguruan gehiago berrerabiliz, eta mantenugaiek eragindako kutsadura murriztuz, modu horretara ur-baliabideen eskuragarritasuna areagotzeko eta uraren kalitatea hobetzeko.

Agiri osoa ikusteko:

A Post-2015 Global Goal for Water: Synthesis of key findings and recommendations from UN-Water

Informazio gehiago:

Resultados de la Consulta temtica sobre el Agua realizado por The World We Want 2015

Informe de la Relatora Especial de Derecho Humano al agua Eliminating Inequalities in sanitation, water and hygiene.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco