Azken berriak
atzera ES|EN
Hezkuntza-eskubideari eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzari buruzko Konferentzia Nafarroako Unibertsitatean

Joan den urtarrilaren 30ean, UNESCO Etxeak konferentzia bat eman zien TECNUNNafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako ikasleei, Donostiako egoitzan, hezkuntza-eskubideari eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzari buruz.

Helsinki Espaak eta TECNUNek antolatutako Youth to Youth (gaztetik gaztera) unibertsitate-proiektuaren barruan sartzen da konferentzia hori. Proiektuaren helburua da berrogeita hamar bat unibertsitate-boluntario prestatzea, besteak beste, giza eskubideetan, Milurteko Garapen Helburuetan eta balioetan oinarritutako hezkuntzak, gero, eskuratutako jakintza ikasturtean zehar jakinaraz diezaieten Donostiako Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zazpi ikastetxetako ikasleei.

UNESCO Etxeak proiektuan parte hartu zuen. Zehazki, Monika Vzquez, Bake Kultura eta Giza Esbubideak programaren arduradunak konferentzia bat eman zuen hezkuntzari buruz giza eskubide den aldetik. Konferentzia horretan, eskubide hori betetzearen aldeko nazioarteko hitzarmenen eta mundu mailako kanpainen berri eman zuen, bai eta hezkuntza-eskubidearen aldeko buruzko Nazio Batuen Kontalari Bereziaren berri ere. Halaber, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzarako Mundu Programa aurkeztu zuen, bai eta Nazio Batuek giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzarako argitaratutako material didaktikoak ere. Programa hori, bigarren gauzatze-fasean dago.

Informazio gehiago:

TECNUN

Helsinki Espaa

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco