Azken berriak
atzera ES|EN
Olabide Ikastolak eta Euskaltzaindiak Aita Raimundo Olabide omenduko dute

Olabide Ikastolak eta Euskaltzaindiak Aita Raimundo Olabide omenduko dute otsailaren 12an, asteazkena, UNESCO Etxearen egoitzan Gasteizen (Zapatari kalea, 8). Olabide Ikastolak 50 urte bete ditu iragan abenduaren 4an. Egun hartan ikuskizun handi eta arrakastatsu batekin ospatu zen urteurrena eta bertan omendu zen Izaskun Arrue, lehenengo andereoa. Urteurren hau dela eta ikasturte honetan zehar antolatzen ari garen ekitaldien artean kokatzen da Aita Raimundo Olabideri datorren astean egingo diogun omenaldia.

Aita Raimundo Olabide Carrerak (1869 - 1942), Gasteizen jaioa eta gipuzkoarren seme, 27 urterekin ikasi zuen euskaraz, eta 1919an Euskaltzaindia sortu zen unetik, euskaltzain izan zen. Jesuita eta irakaslea zen, Elizako ikasgaiez gain, Filosofia eta Letrak ikasi baitzituen. Valladoliden, Salamankan, Oan, eta Gijonen aritu zen irakasle.

Beste lan askoren artean, Biblia euskaratu zuen Olabidek. Testamentu Berria euskaratzeko 10 urte behar izan zituen eta 1931an argitaratu zen Bilbon. Guda Zibiletik ihesi, Toulousen errefuxiatu zen, eta bertan hil zen 1942an.

Gasteizko Olabide Ikastolak Aita Raimundo OIabideri zor dio izena, euskararen alde egindako lanagatik. Ikastolak 50. urteurrena ospatzen duen honetan, Euskaltzaindiarekin batera, merezitako omenaldia eskaini nahi dio orain Aita Raimundo Olabideri.

Programa:

11:00etan.- Aita Raimundo Olabideren omenaldi ekitaldia. UNESCO Etxearen egoitzan (Zapateria 8, Gasteiz).
- Unesco Etxearen lehendakariak, Ruper Ormazak, ongietorria emango du.
- Olabide Ikastolako lehendakariak, Eneko Uriartek hartuko du hitza.
- Euskaltzainburuak, Andres Urrutiak hartuko du hitza.

Ekitaldian parte hartuko dute gainera, Eusko Jaurlaritzaren izenean Ana Oregi sailburuak eta Arantxa Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordeak, Arabako Foru Aldundik Iciar Lamarain Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, eta Gasteizko Udala ordezkatuz, Iaki Garca Calvok, Kultur planifikazioareko zinegotziak. Gainera Jesusen Lagundiaren ordezkari gisa Luzio Agirre jesuita izango da bertan. Euskaltzaindiaren zuzendaritza ere bertan izango da eta baita Olabide Ikastolaren zuzendaritza taldea ere.

11:30ean.- Aita Raimundo Olabideren jaiotetxearen aurrean (Ama Zuriaren Plaza, 4) oroigarri-plakaren begiztatzea.
- Unesco Etxean egingo den ekitaldiaren ondoren, bertako denak Aita Raimundo Olabideren jaiotetxeraino gerturatuko dira.
- Bertan Eneko Uriarte Olabide Ikastolako lehendakariak ongietorri hitz batzuk eskainiko ditu eta Aita Raimundu Olabideren omenezko plaka begiztatuko da. Aurreskua dantzatuko da bertan bere omenez.

11:45ean.- Ekitaldiaren amaiera.
Omenaldia amaituta, Euskaltzaindiaren zuzendaritzak Olabide Ikastolara egingo dute bisita. Bertan, 15:30etan, bere hileroko batzarra egingo du.

19:00etan.- Andres Urrutia Euskaltzainburuak hitzaldia eskainiko du, Euskaltzaindia XXI. Mendean. Ekin eta Jarrai. Olabide Ikastolak antolatuta, hitzaldia irekia izango da. Goiuri Jauregia. Gasteiz.

Informazio gehiago:

www.olabideikastola.com

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco