Azken berriak
atzera ES|EN
URAREN GARAPENARI BURUZKO MUNDUKO II. TXOSTENAREN AURKEZPENA

2006ko martxoaren 22an, Uraren Munduko Egunean, UNESCOren zuzendari nagusiak Uraren Garapenari buruzko Munduko II. Txostena: Ura, guztion ardura aurkeztuko du, ofizialki.

Hain zuzen ere, Mexiko Hirian martxoaren 16aren eta 22aren artean urari buruz ospatzen ari den biltzarraren amaiera-ekitaldian aurkeztuko da txostena: Urari buruzko Munduko IV. Foroaren amaiera-ekitaldian.

Uraren Garapenari buruzko Munduko Txostena, hiru urtean behin argitaratua, Nazio Batuen sistemaren barruan ur-baliabideen kudeaketan lankidetzan diharduten 24 erakunde eta entitateren lan bateratuaren emaitza da. Urari buruzko Munduko Ebaluazio Programak (WWAP) editatzen du haien izenean. Programa horrek UNESCOn du idazkaritza.

Txostena 15 atalez osatuta dago, eta horietako bakoitza zenbait erakunde parte-hartzaileren artean egina da. Guztietan, munduko eskualde guztietako ur-baliabideen egoera aztertzen da, zehatz-mehatz. Informazioaren osagarri, eskura dauden azken datuak, mapak eta grafikoak ere ageri dira, bai eta ur-baliabideen kudeaketarako jardunbide egokien nahiz okerren hainbat adibide ere.

Horrez gainera, arlo honetan mundu zabalean aurrera eramandako jardunbide egokien hamasei kasu aztertzen dira. Horien artean lehena, Euskal Autonomia Erkidegokoa. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamentuko Sailburuak, Esther Larraaga andreak, txostenaren aurkezpen saioan parte hartuko du euskal kasu hau aurkezteko.

UNESCO Etxeak koordinatu du txosten honen laburpen exekutiboaren gaztelaniazko edizio ofiziala, eta behin argitaratuta, mundu osoan zehar zabalduko da, gaztelaniaz mintzatzen diren herrialdeetan, batez ere. Era berean, euskarazko bertsioaz ere arduratu da UNESCO Etxea. Bi edizioetarako, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren laguntza jaso du.

Informazio gehiago:

Uraren Garapenari buruzko Munduko II. Txostena: Ura, guztion ardura

Txostenaren laburpena (pdf - 6.2MB) (*)

Txostenaren aurkezpena. 2006ko martxoaren 22a

"Agua para todos". Mikel Mancisidoren artikulua. El Correo. 26/03/06

        html formatua

        pdf formatua (112 KB) (*)

 

Informazio osagarria:

Urari buruzko Munduko IV. Foroa

Urari buruzko Munduko Ebaluazio Programak (WWAP)

UNESCO eta ura (pdf - 80KB) (*)

Uraren Munduko Eguna

 

(*) Dokumentu mota hauek ireki ahal izateko Adobe Acrobat Reader doako programa instalatuta eduki behar duzu. Instalatuta ez baduzu deskargatu dezakezu hemen klik eginda:

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco