Azken berriak
atzera ES|EN
Azaroak 19: gaur ospatu da lehen aldiz Saneamenduaren Mundu Eguna edo Komunaren Mundu Eguna

Komunak milaka milioi pertsonaren duintasunaren ikur dira, baliabide hori egun oraindik erabili ezin dutenen ikur. Beraz, balioa emango diegu, lehentasuna eta bai, baliabide horren eguna ospatuko dugu! Catarina de Albuquerque Uraren eta Saneamenduaren alorreko Nazio Batuetako errelatore berezia

Nazio Batuen Erakundeak 2010eko uztailean onartu zuen funtsezko giza eskubidetzat edateko ura eta saneamendua izateko eskubidea, bizitza eta giza eskubide guztiak osotoro gozatzeko. Gezurra badirudi ere, egun, pertsona gehiagok dute sakelako telefonoa komuna baino; hau da, munduan, 6.000 milioi pertsonak dute sakelako telefonoa, eta ostera, gizateriaren heren batek (2.5000 milioi pertsonak) ez du saneamendu egokirik, komuna barne.

Aurtengoan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Saneamenduaren Mundu Eguna edo Komunaren Mundu Eguna aitortu du ofizialki, azaroaren 19a, hain zuzen. Komunaren Mundu Egunaren xedea da saneamenduaren inguruko jarrerak eta politikak aldatzea; besteak beste, uraren kudeaketa hobetzea eta kaka aire zabalean egitea debekatzea. Hain gai garrantzitsua nabarmentzeko aukera ezin hobea da. Gaur egun ezinezkoa da giza garapenaz hitz egitea saneamenduaz hitz egin gabe, funtsezko elementua baita pobreziari aurre egiteko, osasuna, hezkuntza eta ingurumenaren babesa hobetzeko eta, azken finean, giza duintasuna aitortzeko.

Ospakizun horri lotuta, URA Uraren Euskal Agentziak eta UNESCO Etxeak indarrak batu dituzte, eta erakusketa interesgarri bat antolatu dute: WC: Errealitate desberdinak. Diferentes realidades. Erakusketaren xedea da munduan saneamenduari lotuta bizi diren egoerak ezagutaraztea, munduko hainbat eta hainbat komunen irudien bitartez.

Bestalde, egun hau baliatu nahi dugu Uraren eta Saneamenduaren alorreko Nazio Batuen errelatore bereziak, Catarina de Albuquerquek, esandako hitzak zabaltzeko: "Saneamendurako aukerarik gabe a ze eufemismoa; zinez, haren adierazpenak irakurtzea gomendatzen dizuegu.

Era berean, UNESCO Etxea GGKEen Estatuko Koordinakundearen Ura eta Saneamendua lan-taldeko kide da; hain zuzen, adierazpen bat kaleratu berri dugu, eta adierazpen horren bidez Gobernuei eskatu diegu gaiaren inguruan ekiteko eta hartutako konpromisoak betetzeko.

Dokumentu interesgarriak:

Erakusketaren aurkezpena WC: Errealitate desberdinak. Diferentes realidades

URA - Uraren Euskal Agentziaren eta UNESCO Etxearen prentsa-oharra

Saneamenduaren Mundu Eguna

Catarina de Albuquerque Uraren eta Saneamenduaren alorreko Nazio Batuetako errelatore bereziaren adierazpenak

GGKEen Estatuko Koordinakundearen Ura eta Saneamendua lan-taldearen adierazpena

*Komuna Haitin. Argazkia: Asier Reino.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco