Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak parte hartuko du amama kroketagileak izeneko ekimenean

UNESCO Etxeak parte hartuko du Amama kroketagileak izeneko ekimenean, larunbat eta igande honetan, azaroak 8 eta 9. Ekimena Bilboko Alde Zaharrean ospatuko da. UNESCO Etxeak urtero antolatzen duen ikus-entzunezko lanen lehiaketa aurkeztuko du, aurten lehiaketaren gaia Elikadurarako Eskubidea da eta Eman minutu 1 OGIAREN ALDE du izena.

Dudarik gabe, Amama kroketagileak aukera egokia da lehiaketa aurkezteko, ekimenak honako balio hauek sustatzen dituelako: elikadura egokia izatearen garrantzia, elikagaien ekoizpen lokala, etxeko errezetak eta batik bat elikadura tradizionala eta iraunkorra.  

Amama kroketagileak lehiaketa bat da non hiritarren partehartzea suspertu nahi den. Lehiaketaren lehen edizio honetan plater tradizional honen errezetak izango dira oinarria. Lehiaketaren protagonistak, adineko 10-15 partehartzaile izango dira. Hauek  errezetak prestatuko dituzte eta gero platerrak lehiaketan parte hartzen duten Alde Zaharreko tabernetan salduko dira. Taberna hauek Krotetaren ibilbidea osatuko dute.

Animatu zaitezte!

Informazio gehiago:

Artikulua: La ruta de las "amamas croqueteras" llega a Bilbao. Deia 07/11/2013

Eman minutu 1 ogiaren alde

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco