Azken berriak
atzera ES|EN
Monumentuei buruzko nazioarteko argazki-lehiaketako argazki irabazleak

UNESCOrekin elkartutako eskola-sareko kide diren bost euskal ikastetxek Monumentuei buruzko Nazioarteko Argazki-Lehiaketaren XVII. edizioan parte hartu dute.

Catalunyako Generalitateak eta Europako Kontseilua-k antolatutako argazki-lehiaketa honen helburua ikasleak gertuko ondarera hurbilaraztea da, ondare hori ezagutuz, baloratuz eta gozatuz. Aurreko edizioan 26 herrialdetako 15.000tik gora ikaslek parte hartu zuen.

UNESCO Etxea arduratzen da lehiaketa hau euskal ikastetxeetan sustatu eta koordinatzeaz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzarekin, 200 ikasle inguruk 2.000 argazki gutxi gora behera egin dituzte eta hauen artean bi argazki saridun aukeratu dira, Lauaxeta Ikastolako Itziar Telleria ikasleak egindako bat eta Urretxu Zumarraga Ikastolako Maria Elosegi ikasleak egindako beste bat.,

Bi argazki hauek hautatuak izan dira bere kalitate teknikoagatik eta euskal ondare naturala, materiala eta ez materiala ondo ordezkatzeagatik. Bi argazkiok, parte hartu duten herrialde guztietan saritutako gainerako argazkiekin batera, nazioarteko katalogo bat osatuko dute. Gainera, bi ikasleak parte hartuko dute datorren abenduan Estrasburgoko Europa Kontseiluan ospatuk oden diplomen banaketarako ekitaldian parte hartuko dute

Informazio gehiago:

Monumentuei buruzko Nazioarteko Argazki-Lehiaketa

 

2013KO EAEKO ARGAZKI IRABAZLEAK

"Hesiaren mugak"

Itziar Telleria. Lauaxeta Ikastola

"Antio"

Maria Elosegi. Urretxu Zumarraga Ikastola

 

 

Laguntzen du

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco