Azken berriak
atzera ES|EN
Kultura-ondare ez-materialaren babesaren inguruko esperientziei buruzko II. Nazioarteko Batzarrean parte-hartzea

2013ko urriaren 8tik 12ra, Zacatecasen (Mexiko), kultura-ondare ez-materialaren babesaren inguruko esperientziei buruzko II. Nazioarteko Batzarra egin zen, CONACULTA erakundeko herri-kulturen zuzendaritza nagusiak antolatuta.  

Batzar horretan hainbat parte-hartzaile bildu ziren (ikertzaileak, ikasleak, kultura-eragileak, migratzaileak eta komunitateak oro har) eta kultura-ondare ez-materialaren babesaren inguruko esperientziak azaldu zizkieten elkarri.

Askotariko gaiak jorratu ziren: besteak beste, kultura-ondare ez-materiala ikertzeko metodologiak, teknikak eta teknologiak; kultura-ondare ez-material diren kasu jakin batzuen inguruko ikerketak; kultura-ondare ez-materialari lotutako sistema arauemaileak; eta kultura-ondare ez-materiala babesteko estrategiak eta horren inguruko esperientziak.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Nazioarteko Lankidetzaren eta Garapenaren aldeko Espainiako Agentziak emandako laguntzari esker, UNESCO ere batzarrean izan zen eta txosten bat aurkeztu zuen: Emakumea ondare ez-materialean: genero-ikuspegia aintzat hartuko duen parte-hartze aktiborako bidean. Uruguaiko candombea. Gainera, aurkezpen horretan bertan, Zurezko eta larruzko memoriak: Candombea, generoaren eta ondarearen ikuspegitik dokumentala proiektatu zen eta erakundeetako ordezkariei banatu zitzaien.

UNESCO Etxeak aurkeztutako txostenak interes handia piztu zuen. Gainera, erakunde eta parte-hartzaile askok beren ikerketetan ikuspegi horri heltzeko asmoa adierazi zuten eta hura lantzeko premia nabarmendu zuten; izan ere, haien ustez, ezkutatuta egoten da ondarearen babesaren esparruko ikerketetan eta lanetan.

Batzarraren egitaraua

 

Laguntzen dute

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco