Azken berriak
atzera ES|EN
Giza Eskubideen VI. Foroa: Hezkuntzarako eskubidea, etengabe eraldatzen ari den mundu batean

Hezkuntza izango da gai nagusia, diskriminaziorik gabeko gizarte berradiskidetu, solidario eta tolerante bat garatzeko bektorea den aldetik.

Giza Eskubideen Foroaren VI. Edizioa urriaren 30ean eta 31n egingo da Bilbon,Bizkaiko Foru Aldundiak, Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritzaren bitartez,  antolatu du UNESCO Etxearen idazkaritza teknikoaren babesarekin. Urteko foroaren helburu nagusia bakearen kultura sustatzea da, gizarte zuzenago, bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko. Aurten, topaketak hiru lan-ildo nagusi aztertuko ditu. Lan-ildo horiek hil edo biziko garrantzia daukate gaur egungo gizarte-eraldaketako garaietan, eta elkarrekin lotuta daude, balioen hezkuntzaren bitartez. Zehazki, hezkuntzan sakonduko du, diskriminaziorik gabeko gizarte berradiskidetu, solidario eta tolerante bat garatzeko bektorea den aldetik, bi mahai-ingururen eta lan-mahai baten bitartez.

Giza Eskubideen VI. Foro honen izenburua "Hezkuntzarako eskubidea, etengabe eraldatzen ari den mundu batean" da. Lan-ildo horiek gai hauek aztertuko dituzte: gizakiek hezkuntzarako daukaten eskubidea, giza eskubideen gaineko hezkuntza eta Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Plana 2013/2016 eta sexu-berdintasunaren eta diskriminazio ezaren gaineko hezkuntza, "Homofobiarik ez/No a la homofobia" izeneko kanpainarekin lotuta.

Pertsona ospetsu ugarik parte hartuko dute, eta, horien artean, hezkuntza-eskubidearen arloan garrantzi handia daukan Jaime Merchn Romero aipatu behar da; izan ere, Nazio Batuetako Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Batzordeko kide garrantzitsua da. Azaroan saioaren 51. edizioa egingo da, eta, ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiaren Giza Eskubideen VI. Foro hau urriaren 30 eta 31ra aurreratu da.

Foro horren baitan, ahalegina egin da giza eskubideak defendatu eta sustatzearekin lotuta dauden gaur egungo gaiak gizarteari helarazteko eta ageriko egiteko, tokiko esparrutik nazioarteko esparrura. Halaber, komunikazio-kanal modura balio du, herritarrekin konpartitzeko Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiko arlo ezberdinek egin duten lana. Era berean, ahotsa ematen du, eztabaidak proposatzen ditu eta gogoeta planteatzen du giza eskubideen arloan, herri-administrazioekin eta gizarte zibileko eragile ezberdinekin batera, elkarrizketa bizi baten bitartez, etorkizuneko estrategiak batera eraikitzeko.

Informazio gehiago eta programa osoa

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco