Azken berriak
atzera ES|EN
Genevako diplomazia eskolako ohorezko kide izendatu dute Mikel Mancisidor

UNESCO Etxeko zuzendaria, Mikel Mancisidor, Genevako Diplomazia eta Nazioarteko Harremanen Eskolako (Geneva School of Diplomacy and International Relations - GSD) Ohorezko Bazkide Ikertzaile izendatu dute.

Legelari bilbotarrak ikerketaren arloan eginiko merituei aitortza egin die, modu horretara, ospe handiko unibertsitate pribatu horrek. Gogoan izan behar da orain urtebete Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturaletako Batzordeko kide eta aditu independente izendatu zutela Nazio Batuek.

GSD unibertsitatearen espezializazioa da graduatu-ondokoak prestatzea, diplomaziaren eta gobernantza globalaren esparruetan hain zuzen, nazioarteko erakundeetan, diplomazian, enpresa pribatuetan, unibertsitateetan eta nazioarteko GKE-etan lan egiteko. Unibertsitate horrek Tokiko Gobernantza Eraikitzeko Ikerketetarako Institutu bat du (Globalcraft Institute). Hauek dira institutu horren espezializazio-arloak: Nazioarteko Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak eta Nazioarteko Ekonomia. Hain zuzen, UNESCO Etxeko zuzendaria institutu horretako Ohorezko Bazkide Ikertzaile (Honorary Research Fellow) izango da aurrerantzean.

Mikel Mancisidor Nazioarteko Harremanetan doktorea da Genevako unibertsitate horren aldetik, eta aurrez ere hainbat aitortza jasoa da; duela hilabete batzuk, esaterako, 2013ko Giza Eskubideen Urrezko Domina jaso zuen Giza Eskubideen aldeko Espainiako Ligak emana.

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco