Azken berriak
atzera ES|EN
'Ecos de la Serpiente. Reflexiones desde el Consejo de Derechos Humanos' argitalpenaren bigarren emanaldia atera da

'Gure erronketako bat euskal gizarteak Giza Eskubideak sustatzeko eta babesteko mekanismoak ondo ezagutzea eta praktikan jartzen jakitea denez, euskal gizarte zibileko 8 pertsona sistemako organo nagusietan in situ lanean jardutea baino gauza hobeagorik ba ote dago?' Hitz horiekin UNESCO Etxearen zuzendari Mikel Mancisidorrek hasiera ematen dio Ecos de la Serpiente. Reflexiones desde el Consejo de Derechos Humanos argitalpenaren bigarren edizioari.

2011ko esperientzia arrakastatsuaren ondoren, UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, 2012an Giza Eskubideei buruzko bigarren prestakuntza-ikastaroa gauzatu zuen Giza Eskubideen Kontseiluak Genevan egindako 21. batzarraldiaren iraunaldian, irailaren 24tik 28ra bitartean. 

Taldekide hauek parte hartu zuten: Izaro Basurko, Silvia Felipe, Cristina Fernndez, Ana Gonzalez, Sarai Martn, Natalia Rodrguez, Aimar Rubio eta Eva Snchez, eta UNESCO Etxeako lantaldeko Jessica Dominguez eta Aitana Uria lagun izan zituzten.

Berriz ere UNESCO Etxeak eta Genevako Nazioarteko Zentro Katolikoak gauzatu zuten ikastaroa.

Sugearen oihartzunen lehen edizioak sortutako interesa eta parte-hartzaileen gogo bizia aintzat hartuta, beste edizio bat egitea erabaki zen. Edizio honetako artikuluak ere giza eskubideekin lotutako gaiei buruzkoak dira; besteak beste, ingurunea giza eskubide izatea, bakea giza eskubide izatea, eta gatazka-egoeratan dauden emakumeen giza eskubideak nazioartean babestea.

UNESCO Etxearen aburuz, ikastaroa eta argitalpena funtsezko tresnak dira, giza eskubideak nazioartean babesteko mekanismoak euskal gizartean hedatzeko eta ezagutarazteko.

Liburua eskuragarri dago esteka honetan:

Ecos de la serpiente. Reflexiones desde el Consejo de Derechos Humanos (pdf- 1MB)

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco