Azken berriak
atzera ES|EN
NBE-Emakumeak erakundearen urteko txostena (2012-2013)

NBE-Emakumeak erakundearen urteko txostenak agerian utzi du Nazio Batuen agentziak egin duena lana, emakumeen ahalduntzearekin eta genero-berdintasunarekin lotuta, nazioartean eta herrialde kideetako gobernuekin. Hain zuzen, legeak eta politikak baliatu ditu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera.

Lorpenak asko izan badira ere, bada oraindik ere aurre egin beharreko erronkarik eta 2015 ondoko garapen-agenda ikusita, garrantzitsua da genero-desberdintasunak desagerrarazteko lan egiten jarraitzea; izan ere, emakumeen eta neskatoen aurkako diskriminazioa oso errotuta dago, eta oso nekeza da horri aurre egitea, bai ekonomikoki eta bai bakeari zein lidergoari dagokienez ere.  Emakumeek izan behar dute ezinbestez 2015 ondoko agendaren protagonistak; horretarako, helburuak ezarri behar dira, genero-berdintasuna sustatuko dutenak, eta emakumeen eskubideak zein haien ahalduntzea sendotuko dituztenak.

NBE-Emakumeak erakundeak 2012an gauzatu dituen esku-hartzeen artean, arlo hauek izan dute lehentasuna:

emakumeen lidergoa eta parte-hartzea hedatzea (laguntza 71 herrialderi)

emakumeen ahalduntze ekonomikoa (laguntza 67 herrialderi)

emakumeenganako eta neskatoenganako indarkeria desagerraraztea (laguntza 85 herrialderi)

emakumeen lidergoa eta parte-hartzea bakearen zein segurtasunaren alde eta laguntza humanitarioetan (laguntza 37 herrialderi)

genero-ikuspegia aintzat hartzen duten estatuko planak eta aurrekontuak diseinatzea (laguntza 65 herrialderi)

 

Txostena osorik irakurri nahi izanez gero, esteka honetan duzu eskuragarri (pdf - 1MB)

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco