Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak martxan jarri du minutu bateko Ikus-entzunezko lehiaketaren 4. edizioa:

 Eman minutu 1 OGIAREN ALDE lehiaketaren helburua elikadurarako giza eskubideari buruz kontzientzia zabaltzea da.

Guztion eskubidea da erregulartasunez, iraunkortasunez eta askatasunez elikadura egokia eta nahikoa eskura izatea. Elikadura herri bakoitzaren kultur ohiturekin bat egin behar du eta baita bizitza, gizabanakoa zein taldearena, on eta duin bar bermatu ere.

 Eman minutu 1OGIAREN ALDE" lehiaketaren bidez gizartea ohartarazi nahi dugu miloika pertsonek egunero munduan zehar pairatu behar duten egoerari buruz, non euren elikadurarako eskubidea urratuta dagoen. Gainera, aldarrikatu nahi dugu pertsona guztiok berdinak garela eta eskubide eta betebehar berberak ditugula elikadurarekiko. Inor ezin dezake eskubide hau urratu eta guztion betebeharra da eskubide hau babestea batez ere urratzen den leku horietan.

 Eman minutu 1 OGIAREN ALDE lehiaketaren irabazleak izango dira ikus-entzunezko lan onenak eta elikadurarako giza eskubidea hoberen defendatu, bultzatu, aldarrikatu, zabaldu eta kontziatzen dutenak.

Hauek izango dira SARIAK, hiru kategorietan:

- Eman minutu 1: kategoria nagusia eta sari gorena. SARIA: Nestor Basterretxearen eskultura bat.

- Ekin eta Egin Saria: Ikastetxe, gazteen kultura-elkarte eta abarrei zuzendura dago sari hau; 18 urtetik beherakoei, beti ere. Gazteek bakarka edo taldean aurkezti ahal izango dute beren lana. SARIA: Bideo-kamera + garaikurra

- UNESCO Etxea Saria: Kategoria honetan irizpide hau balioetsiko da: mezua eta mezu hori zenbateraino datorren bat UNESCOk, eratu zenean, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko bere gain hartu zuen helburuarekin. SARIA: Bideo-kamera + garaikurra

Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta gehienez ere minutu bateko iraupena izango dute, kreditu-tituluak kontuan hartu gabe. Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.

Lanak guri helarazteko moduak hauek dira: e-mail bidez minutu1minute@unescoetxea.org helbidean, Rapidshare, posta arrunta edo UNESCO Etxeak Bilbon eta Gasteizen dituen egoitzetara bertaratuz.

2014ko urtarrilaren 14an bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.

Lehiaketa amaitu arte,     gizarte-sareetan eguneratuko da informazio guztian. Lanak UNESCO Etxeak  duen kontuan ikusi ahal izango dira.

Oinarriei, izen emateari edota lehiaketaren aurreko edizioei buruzko informazioa gure web orrian eskuragarri egongo da: "Eman minutu 1 OGIAREN ALDE" atalean.

 

Antolatzen du

Laguntzen du

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco