Azken berriak
atzera ES|EN
Kultura Eskubideen Alorreko Txostengile Bereziaren kontsulta publikoa: narratiba historiko eta memorialak gizarte zatituetan

Joan den uztailaren 5ean, Kultura Eskubideen Alorreko Txostengile Bereziak, Farida Shaheed andreak, kontsulta publiko bat antolatu zuen honako gai honi buruz: narratiba historiko eta memorialak gizarte zatituetan.

Txostengile bereziak erabaki du bi txosten idaztea jarraian narratiba historiko eta memorialak gizarte zatituetan gaiari buruz, honako hauekin lotuta:

a) historiako testuliburuak eta

b) memorialak eta museoak; batez ere, historia-museoak.

Txostenak Batzar Nagusiari aurkeztuko zaizkio 2013ko urrian, eta Giza Eskubideen Kontseiluari, 2014ko martxoan.

Giza Eskubideen Kontseiluak 23. bilkuran onartutako L.20 ebazpenaren arabera, txosten horiek egitea lagungarria izango da argitzeko nola eta zeren bidez sentsibilizatu behar diren erakundeak eta gizartea gure aniztasun handiko kultura-ondareari buruz, eta nola areagotu behar den erakundeen arteko lankidetza ondare hori babesteko eta sustatzeko.

Memoria historikoarekin eta kultura-eskubideekin lotutako funtsezko gai bat da.

Kontsulta Genevan egin da, Nazioen Jauregian, eta beren ikuspegia aurkezteko aukera eman zaie gobernu arteko erakundeei, giza eskubideen defentsan diharduten erakunde nazionalei, gobernuz kanpoko erakundeei eta bestelako alderdi interesdunei.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco