Azken berriak
atzera ES|EN
Berri laburra: Kultura eta garapenari buruzko goi-mailako gaikako debatea

Aurreko ekainaren 12an, Kultura eta garapenari buruzko goi-mailako gaikako debatea egin zen New Yorken NBEren egoitzan, Nazio Batuetako Batzar Nagusiak deituta eta UNESCOren lankidetzarekin antolatuta.

UNESCO Etxeak komunikazioan eta garapenerako lankidetzan aditua den lankide baten bidez partu hartu zuen gaikako debate horretan, Silvia Chocarroren bidez.

Ez dago garapen-eredu bakar bat [] Testuinguru bakoitzera egokitu behar dugu eta hori kultura balioak kontuan hartuta baino ezin da egin. Hori izan zen Ban Ki-moon Nazio Batuetako idazkari nagusiak hasierako hitzaldian emandako mezua.

Debatean, Nazio Batuen sistemako agentzietako ordezkari askok parte hartu zuten, hala nola estatu kideetako ordezkari eta unibertsitateei nahiz gizarte zibileko erakundeei lotutako nazioarteko aditu ugarik.

2015. urtearen ondoko garapenerako mundu-mailako agenda berria ezartzen hasteko mila egun baino gutxiago falta diren honetan, agerian geratu da beharrezkoa dela kultura-osagaia kontuan hartzea garapen jasangarriari buruzko eztabaida eta ekintzetan. Kulturak garapen jasangarrian betetzen duen eginkizunari buruz sortutako azken debateak zabaldu nahi ditugu berri labur honen bidez.

Berria laburra Kultura eta garapenari buruzko goi-mailako gaikako debatea (pdf - 350KB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco