Azken berriak
atzera ES|EN
Zure eskubideen alde lanean Viena+20 konferentzia

20 urte igaro dira 1993an Giza Eskubideei buruzko Munduko Konferentzia egin eta, amaieran, Vienako Adierazpena eta Ekintza Plana onartu zirenetik. Hain zuzen ere, hori ospatzeko, ospakizun-konferentzia egin zuten Vienan, ekainaren 27an eta 28an.

1993ko Vienako Konferentzian, besteak beste, goi-komisarioaren irudia sortzea erabaki zuten, giza eskubide guztiak sustatzeko eta babesteko. 2008. urtetik hona Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisario den Navi Pillayk dihardu, gaur egun, eginkizun horretan. Beraz, aurten, Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioaren Bulegoaren 20. urteurrena ere ospatzen dute.

Goi-komisarioak, Viena+20 konferentziari amaiera emateko diskurtsoan, gogorarazi du garrantzitsua dela Vienako Ekintza Planarekin hasitako bidean aurrera egitea, eta munduan guztiontzako giza eskubideak babesteko eta sustatzeko ezarritako bideak eta erakundeak hobetzen eta indartzen jarraitzea.

Navi Pillayk espero du Vienako Ekintza Planaren espiritu indarberritua bidean diren beste prozesu batzuetan txertatzea, hala nola: Rio+20ren segimenduan, 2015 osteko agendan, milurtekoaren garapen-helburuen ostekoan eta 2013ko urrian egitekoa den Garapenari eta Migrazioari buruzko Goi Mailako Elkarrizketan. Gai horietan, hain zuzen, giza eskubideetan oinarritutako ikuspegia funtsezkoa da.

Viena+20 konferentziaz gain, sozietate zibilaren konferentzia ere egin zuten aste hartan bertan. Sozietate zibilaren konferentziatik, bai eta, horrekin batera, Prozedura Berezien topaketatik eta Viena+20 konferentziako lantaldeen eztabaidetatik ere, balio handiko gomendioak atera dituzte eta, Navi Pillayren hitzetan, gomendio horiek gure estrategiak adieraziko dituzte, datozen urteotan.

Informazio gehiago:

Viena+20

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco