Azken berriak
atzera ES|EN
Azken eztabaidak kultura eta garapen iraunkorrari buruz

2013ko maiatzaren 15etik 17ra, Hangzhoun, 'Kultura: garapen iraunkorrerako gakoa' izeneko nazioarteko biltzarra egin zen. Ondoren, 2013ko ekainaren 12an, Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan, 'Kultura eta garapenari buruzko goi mailako eztabaida tematikoa' egin zen, Nazio Batuen Batzar Nagusiak deituta eta Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearekin (UNESCO) elkarlanean antolatuta.

UNESCO Etxea han izan zen eta laster argitaratuko dugu hari buruzko txostena.

Bi horien ostean, 2015 ondoko garapen iraunkorraren agenda berrian kultura integratzeko prozesuan parte hartu ahal izateko hurrengo hitzordua, ECOSOC (Ekonomia eta Gizarte Kontseilua) berrikusteko ministerio-bilera izango da. 2013ko uztailean egingo da Genevan (Suitza), eta izenburu hau izango du: Zientzia, teknologia eta berrikuntza, eta kulturak garapen iraunkorra sustatzeko eta Milurteko Garapen Helburuak lortzeko duen ahalmena.

Informazio gehiago:

ECOSOC programa, 2013ko uztaila.

Hangzhouko adierazpena. Kultura garapen iraunkorreko politiken erdigunean jartzea.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco