Azken berriak
atzera ES|EN
Uztailaren 12an eta 13an: Uraren paisaiak, bizi-iturri. Komunitateak eta ura kudeatzeko sistema tradizionalak izeneko jardunaldiak

Datorren uztailaren 12an eta 13an, Aanako Gatz Harana Fundazioak Uraren paisaiak, bizi-iturri. Komunitateak eta ura kudeatzeko sistema tradizionalak izeneko jardunaldiak antolatu ditu Gasteizen.

Aanako Gatz Haraneko Paisaia Kulturala Munduko Nekazaritza Ondarearen Sistema Asmotsuen (MNOSA/GIAHS) zerrendan sartzeko hautagaia da; horrez gain, Munduko Ondarearen zerrendan onartzeko hautagaia ere bada; hori dela eta, Aanako Gatz Harana Fundazioak urari omenaldia egin nahi dio, hari esker sortu baitziren hango bizitzeko modu berezia, kultura eta paisaia. Aanako Gatz Haranerako, ura bizi-iturri izan da, eta, horregatik, bat egin nahi du UNESCOk Ura: bizi-iturri izendatu zuen 2005-2014 Hamarkada dela eta egiten ari diren ekitaldiekin.

Nazioarteko hainbat erakundetako ordezkariak izango dira, besteak beste, UNESCO, FAO, IUCN eta ICOMOSekoak; baita MNOSAren, Biosferako erreserben edo Munduko Ondarearen zerrendan kultura-ondasunak dituzten hainbat lekutako ordezkariak ere.

Informazio gehiago:

Jardunaldiaren egitaraua (pdf - 790kb)

Izen-emateko orria (word - 250kb)

Aanako Gatz Harana

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco