Azken berriak
atzera ES|EN
Red Bay, Euskal baleontzien Kanadako arrantza-lekua, Munduko Ondarearen zerrendan inskribatu da

Pasa den ekainaren 22an, Munduko Ondarearen batzordeak Red Bay, euskal baleontzien Kanadako arrantza-lekua, Munduko Ondarearen zerrendan inskribatu zuen.

XVI. mendean, euskal marinelek Red Bay sortu zuten, Kanadako ipar-ekialdeko muturrean. Aztarnategi arkeologiko hori tradizio europarreko bale-arrantzaren lekukotzarik zaharrena da, baita osoena eta ondoen kontserbatu dena ere. Lekua hainbat gauzatarako erabili zen: kostaldeko arrantzarako, hilketarako, baleen koipea erauzi eta olio bihurtzeko, eta biltegiratzeko base modura. Olio hori argiztatzeko erregai nagusia izan zen Europan.  

Batez ere, udako hilabeteetan erabili zen leku horretan, eta aztarna arkeologiko asko aurkitu dira: labeak, upeltegiak, kaiak, hilerri bat eta, nola ez, itsasontzien  urpeko aztarnak eta bale-hezurren metaketak. Gutxi gorabehera, 70 urtez erabili zen, bertako baleen populazioa ahitu zuten arte.

UNESCO Etxeak txalotu egiten du izendapen hori, euskal marinelek historian izandako garrantzia aitortzen baitu.

Aipatu beharra dago Red Bayrekin batera beste ondasun batzuk ere inskribatu zirela saio hartan bertan, hala nola Honghe Haniko (Txina) Arroz Terrazen Paisaia Kulturala eta Lesothoko Sehlabathebe Parke Nazionala. Azken hori Hegoafrikako uKhahlamba Drakensberg Parkearen zabaltze bat da, eta, orain, osoari, Maloti Drakensberg Tranboundary deituko zaio.

Informazio gehiago:

Munduko Ondarea

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco