Azken berriak
atzera ES|EN
Argitalpen berria: Crisis y recortes en Derechos Humanos. La defensa de los Derechos Humanos en tiempos de crisis

UNESCO Etxeak bere azken argitalpena aurkezten du: Josu Oskozen 'Crisis y recortes en Derechos Humanos. La defensa de los Derechos Humanos en tiempos de crisis'. Josu Oskoz Politika Zientzietan lizentziatua da, eta Arabako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetzako eta Giza Eskubideetako teknikaria, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturaletan espezializatua.

Lan horretan, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalei buruzko nazioarteko legedia bildu eta aztertuta, zuzenbide-konpromiso baterako ezinbesteko urratsa proposatzen du erronka gisa; hau da, onartu behar litzateke giza eskubideen arloan nazioartean betebehar bat egotea neurri egokiak hartuta haiek gauzatzeko eta, beraz, eskubideak benetan edukitzeko (krisi-garaian edo zailtasun ekonomikoen garaian desagertzen ez den betebeharra).

Hala, eskubideen jabe osoak izanik (eta ez programa sozialen onuradun pasibo hutsak), ezinbestekotzat jotzen da gure ahalduntze politikoa sendotzea eta politika publikoak giza eskubideen eta genero-berdintasunaren ikuspegitik diseinatzeaz, (ber)idazteaz, ezartzeaz eta jarraitzeaz arduratzen diren eragileen gaitasun teknikoak garatzea.

Azken batean, lan honen azken helburua hauxe da: eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak aldarrikatzeko eta betearazteko interesa duten guztien artean eztabaida gehiago eta ekintza koordinatua sustatzea, ikerketan, politikan eta hezkuntzan eragina izan dezan.

Informazio gehiago:

Los libros de la catarata - Ensayos UNESCO Etxea

Laguntzaileak:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco