Azken berriak
atzera ES|EN
Ekosistemen zerbitzuak biosferako erreserbetan aplikatzeari buruzko mintegia. Urdaibai. 2013ko uztailaren 11 eta 12a

Datorren uztailaren 11n eta 12an, Ekosistemen zerbitzuak biosferako erreserbetan aplikatzeari buruzko mintegia egingo da Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Mintegi horren helburua hauxe da: Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian proiektuan, Urdaibai Biosfera Erreserbaren esparruan, lortutako emaitzak eta esperientziak partekatzea. Gainera, ekosistemak kudeatzen eta erabiltzen lagunduko duten estrategiei buruz eztabaidatuko da; biodibertsitatean eta pertsonen ongizatean, batez ere Biosfera Erreserbetakoetan, eragina duten erabakiak hobeto hartzen lagunduko duten estrategiei buruz.

Mintegi horrek balioko du, halaber, Urdaibai Erreserbak EuroMab 2013n (Urrian, Kanadan) antolatuko duen lantegirako gehitu daitezkeen ekarpenak biltzeko.

Mintegia honako hauentzat dago prestatuta: administrazioko politikari eta teknikarientzat, beste Biosfera Erreserbetako eta ingurune naturaletako kudeatzaileentzat, ikerketa- eta prestakuntza-zentroentzat, ingurumen-hezkuntzako langileentzat, Urdaibairi buruz interesa duten elkarte, erakunde eta pertsonentzat, eta beste arlo ekonomiko batzuekin (nekazaritza, basozaintza, turismoa) lotura dutenentzat.

LEKUA: Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxea (Busturia, Bizkaia). Urdaibai Biosfera Erreserba, Euskal Herria.

EGUNA: 2013ko uztailaren 11 eta 12a.

Egitarau osoa eta informazio erabilgarria

Izena emateko orria

 

Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian proiektuari buruzko informazio gehiago

Urdaibai Biosfera Erreserbari buruzko informazio gehiago

Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa EAE-n proiektuari buruzko informazio gehiago

 

Erakunde antolatzaileak

 

 

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco