Azken berriak
atzera ES|EN
Hitzaldia Komunitateen eginkizuna kultura-ondare immaterialean

Kultura-Ondare Immateriala Babesteko UNESCOren Batzarraren 10. urteurrena dela eta, Komunitateen eginkizuna kultura-ondare immaterialean izeneko hitzaldia antolatu du UNESCO Etxeak; 2013ko ekainaren 17an (astelehena), 19:00etatik 20:00etara, UNESCO Etxeak Gasteizen duen egoitzan (Zapatari, 8) eta 2013ko ekainaren 19an (asteazkena) 12:00etatik 13:00etara, Villabonan Mintzola Fundazioaren egoitzan (Subijana Etxea, Kale Nagusia 70) izango dira

UNESCO Etxean konbentzio honen 10. Urteurrena ospatu nahi dugu, zein talde eta komunitate askoen kultur ondare immateriala onartzeko nabarmena izan da eta aldi berean gure lurraldearen tradizioetako batzuk balioan jarri nahi dugu, konkretuki Bertsolaritza.

Fernando Villafuerte Medina ariko da hizlari, Latinoamerikako Kultura-Ondarea Babesteko Eskualdeko Zentroko (CRESPIAL) Zuzendari Nagusia.

Fernando antropologoa da Universidad Nacional San Antonio de Abad del Cuscon Unibertsitatean, eta, Zientzia Politiko eta Gai Publikoetan eta Lan Zientzietan, granduondoko ikasketak eginak ditu, Belgikako Universit Catholique de Louvain Unibertsitatean; halaber, Antropologian, graduondoko ikasketak egin ditu, Estatu Batuetako New School for Social Research of New York eskolan.

Bartolom de las Casas de Cusco Zentroan ikerlari aritu da, eta, honako unibertsitate hauetan, irakasle: Universidad Nacional de San Antonio Abad del Cusco (UNSAAC), Pontificia Universidad Catlica del Per (PUCP) eta Universidad Nacional Mayor de San Marcos (UNMSM). Instituto de Transferencia de Tecnologas Apropiadas para Sectores Marginales (ITACAB)-Convenio Andrs Bello institutuan, zuzendaria izan da.

2013ko ekainak 17

19:00etan

UNESCO Etxeko Egoitza 

(Zapatari, 8)

GASTEIZ

2013ko ekainak 19

12:00etan

Mintzola Fundazioa

(Subijana Etxea, Kale Nagusia 70)

VILLABONA

Sarrera librea. 

Informazio gehiago:

e-posta:  j.dominguez@unescoetxea.org

tfna: 94 427 64 32

 

Antolatzen du

Babesten du

 

Laguntzen du

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco