Azken berriak
atzera ES|EN
Hangzhouko Nazioarteko Biltzarra: Kultura: garapen iraunkorrerako gakoa

2013ko maiatzaren 15etik 17ra, Kultura: garapen iraunkorrerako gakoa nazioarteko biltzarra izango da Hangzhoun (Txina).

UNESCOk 1998an Stockholmen antolatutako biltzarraz geroztik, kulturaren eta garapen iraunkorraren arteko loturei buruz espezifikoki antolatutako lehenengo Nazioarteko Biltzarra da. Hori dela eta, Biltzarran sortuko da foro global nagusia kulturak garapen iraunkorrean duen rola eztabaidatzeko, 2015 ondoko garapen-agendaren esparruan; komunitate globalak eta nazioartean interes handiena duten aldeek hartuko dute parte. Ordezkari politikoek, garapenerako instituzioen liderrek, sektore pribatuko ordezkariek, gizarte zibilak, sektore akademikoak eta artearen sektoreak onartuko dute Kultura eta Garapen Iraunkorrari buruzko Hangzhouko Agenda.

Gai hauek jorratuko dira:

  • Kultura 2015 ondoko Garapen Iraunkorraren Agendan

  • Bakea eta adiskidetzea

  • Aurrerapenen neurketa

  • Txirotasunari aurre egiteko kultura-ikuspegiak

  • Elkarte publiko/pribatuak kulturaren arloan

  • -Kulturaren pisu ekonomikoa

  • Kultura: gizarte-kohesioaren gidaria eta bideratzailea

  • Kultura: ingurumen-iraunkortasunaren bideratzailea

  • Hiriak birsorkuntza-ekonomikorako eta gizarte-kohesiorako gune gisa

  • Identifikatutako aukerak, espazioak eta erronkak: aurrerako bidea

Biltzarra une garrantzitsua izango da nabarmentzeko kultura garapen iraunkorraren funtsezko elementua dela egun munduan gertatzen ari diren aldaketa ekonomikoetan.

Informazio gehiago:

UNESCO - Hangzhou congress

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco