Azken berriak
atzera ES|EN
Hijos del volcán dokumentalaren estreinaldia

UNESCO Etxeak 'Hijos del volcn' dokumentalaren estreinaldia aurkezten dizue. Getxon izango da, datorren maiatzaren 11an, 19:00etan. Dokumentalaren ondoren, hizketaldi bat izango da zuzendariarekin, Unai Aranzadi eta 'Eman minutu 1 Ekonzientziaren alde' irabazlearekin, Eduardo Gonzlez. Horretaz gainera, lehiaketa hauen irabazleen film laburrak proiektatuko dira: 'Eman minutu 1 Uraren alde', 'Eman minutu 1 Bakearen alde' eta 'Eman minutu 1 Ekonzientziaren alde'

Ikusi informazio zehatza

Sinopsia:

Nyiaragongo munduko sumendirik aktiboenetako eta arriskutsuenetako bat da. Ipar Kivun dago, Kongoko Errepublika Demokratiko handiaren ekialdean. Han, Mendebaldeko potentziek eratutako gerran ari dira Kongoko hamaika talde armatu, eta zatitua daukate herrialdea. Gerraren ondorioz, bost milioi pertsona hil dira dagoeneko. Hijos del Volcn lanean, miliziano batzuen istorioa kontatzen da, nola desarmatze- eta desmobilizatze-programa bati jarraituta, bake-proposamen bat onartzen duten eta, ondorioz, nola itzultzen diren sumendiaren magalera, lehen handik ihes eginda zeuden tokira.

Zuzendaria:

Unai Aranzadi INDEPENDENT DOCS dokumental-ekoiztetxearen sortzailea da, eta Stockholmetik aritzen da (Suedia). Geroztik, hainbat gerratan ibili da; besteren artean, Libian, Txetxenian eta Inguxetian, Iraken, Kolonbian, Palestinan, Somalian, Chiapasen, Aljerian, Afganistanen eta Ugandan. Haren lanak mundu guztiko telebistetan eman dituzte; esate baterako, BBCn, Al-Jazeeran, TVEn, Canal Plusen eta ETBn.

Sarrera librea.

Baieztapena eskertzen da:

On-line izen-emate formularioaz,

edo e-postaz: n.viota@unescoetxea.org

edo telefonoz: 94 427 64 32

Antolatzen du

Laguntzen dute

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco