Azken berriak
atzera ES|EN
Jazzaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren 30ean, Jazzaren Nazioarteko Eguna izango da. UNESCOren Biltzar Nagusian aukeratu zuten egun hori, 2011ko azaroan.  

Lehen aldian, 2012ko apirilaren 30ean, kontzertuak eta jarduerak antolatu zituzten mundu osoan. Oso ondo atera zen aurreneko egun hura, eta UNESCOk, Thelonius Monk Institute of Jazz erakundearen laguntzarekin, Jazzaren II. Nazioarteko Eguna antolatu du, 2013ko apirilaren 30ean, Istanbulen.

Egun horretan, Jazzaren balioak sustatuko dira; izan ere, balio horiek lagundu egiten dute hezten, bakea, batasuna eta elkarrizketa lortzen eta herrien arteko lankidetza indartzen. Bestalde, 2013an, Afrikarren Ondorengoen Nazioarteko Hamarkada hasi da; eta gai hau izango dute ardatz: Onarpena, justizia eta garapena afrikar etorkia dutenentzat.

UNESCO Etxekoek ere ospakizun horietan parte hartu nahi dugu, eta jendea, taldeak eta erakundeak gonbidatzen ditugu egun horretako ekitaldiak ospatzera eta zabaltzera.

Informazio gehiago:

Jazzaren Nazioarteko Eguna

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco