Azken berriak
atzera ES|EN
2013ko Lurraren Eguna

"Ingurumenari huts egiten badiogu, huts egiten diegu giza eskubideei"

Horixe esan dute Nazio Batuetako zenbait adituk, 2013ko Lurraren Egunean, apirilaren 22an.

Ingurumen kontuetan hobera egin dugu Lurraren Eguna lehenengoz egin zenetik, 1970etik, baina aditu horiek berek diote gure natura-ingurunea babesteko eta gordetzeko orduan alde askotatik egin dugula huts; esate batera, berotegi-efektua eragiten duten gasen isuria mugatzeko orduan; horretaz gainera, etengabe isuri ditugu legez kanpoko substantzia toxikoak, eta ez daude denen eskueran edateko on den ura eta saneamendu egokia.

Porrota oso hedatuta dago, eta, ondorioz, giza eskubideak betetzeko ezina handia da. Eskubide hauetaz dihardugu, zehazki: bizitzarako eskubideaz, osasunerakoaz, jabetzarakoaz, garapenerakoaz eta komunitate zaurgarrietako pertsonen erabakitasun askerakoaz.

2013ko Lurraren Eguna aprobetxatu beharra dago erakusteko, ingurumena garbia eta osasungarria bada, giza eskubide andana beteta izango ditugula. Aditu horien ustez, nazioarteko komunitatearen zeregina inportantea da giza eskubideak arautzeko orduan, horrela bermatuko baitugu ingurumena babestuta edukitzea.

www.earthday.org/2013

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco