Azken berriak
atzera ES|EN
Martxoaren 21a: Arraza Bazterkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Arraza Bazterkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna, martxoaren 21a, Nazioa Batuek aldarrikatutako lehenetariko nazioarteko eguna da.

Irina Bokova UNESCOren zuzendari nagusiak adierazi duenez, arrazakeria gure gizarte multikultural eta anitzen aurkakoa da, eta iraganeko aurreiritzien eta ezjakintasunaren ondorio. Giza duintasunaren ezin bortxatuzko printzipioak indartuko dituzten ekintzak gauzatzea da arrazakeriari aurreko egiteko bidea.

Horretarako, UNESCO, bere helburua betez, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza eskola-curriculumetan txertatzen ari da, iraganeko pasarte ilunen historia jakitera emateko bereziki, esklabotza, esklaboen merkataritza, Holokaustoa eta genozidioak.

UNESCO lanean ari da, elkarrekin hobeto bizi gaitezen aniztasunean, arraza-bazterkeriarekiko zero tolerantziaren printzipioa babestuz, biktimen alde eginez eta arrazakeria, xenofobia eta intolerantzia modu ororen aurka borroka eginez.

Informazio gehiago:

Arraza Bazterkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

UNESCOren zuzendari nagusiaren mezua

*Argazkia: Liberia. ONU/Eric Kanalstein

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco