2013ko martxoaren 20an, mundu osoan
lehenengoz ospatuko da Zoriontasunaren I. Nazioarteko Eguna, Batzar Nagusiak
ezarria 2012ko uztailaren 12ko 66/281 Ebazpenaren bidez.
Ebazpen horretan, mundu osoko gizaki
guztien helburu eta jomuga unibertsaltzat aitortzen dira bai zoriontasuna eta
bai ongizatea, eta horrenbestez, politika publikoetan txertatu beharrekoak
lirateke.
Ban Ki-Moon-en esanetan, egun hori beste
ekonomia-eredu baten beharraz gogoeta egiteko egokiera ezin hobea da. Eta eredu
horrek, hain zuzen, garapen iraunkorraren hiru alderdi interdependenteak batu
beharko lituzke: gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-ongizatea, BPGd bera bakarrik
ez baita nahikoa giza garapena neurtzeko.
Bhutanek 70eko hamarkadan ezarri zuen
zoriontasun nazional gordina, barne-produktu gordinaren ordez, eta orain, beste
eskualde batzuetara ere ari da zabaltzen.
Gehiago jakiteko:
Nazio Batuak - Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna
* Argazkia: UNICEF/ Giacomo Pirozzi