Azken berriak
atzera ES|EN
Milaka hizkuntza gutxitu arriskuan daude, gutxiengoen gaiak lantzen dituen aditu independenteak egindako txostenaren arabera

Rita Izsak gutxiengoen gaiak lantzen dituen aditu independenteak urteko txostena aurkeztu zion Giza Eskubideen Kontseiluari, martxoaren 12an, eta bertan jakitera ematen duenez, munduan diren 6.000 bat hizkuntzetatik erdiak galdu egingo dira mendearen amaierarako.

Zergatien artean, hauek nabarmendu zituen: hizkuntza nazional edo ofizial bakarraren alde egiten duten politikak, gatazkak eta lekualdatze behartuak.

Kolonizazioak ere eragin global handia izan zuen. Bazterketa ekarri zuen, eta berehala etorri zen hizkuntza indigenen eta gutxituen gainbehera, iraganeko ezaugarritzat jotzen baitziren, edota garapen nazionala lortzeko trabatzat.

Globalizazioak dakartza beste mehatxuetako batzuk: Internet hedatu izana eta sareko informazio-trukea; izan ere, horrek mundu osoan hedatutako hizkuntza bat erabiltzea bultzatzen du.

Hau ere aipatzen du Izsakek: Funtsezko elementua da hizkuntza, identitatearen adierazlea, eta berebiziko garrantzia dauka taldearen identitatea gordetzeko. Horregatik, hizkuntza gutxituak babestea betebehar bat da giza eskubideei dagokienez, eta ondo gobernatzearen funtsezko osagaia; horretaz gainera, tentsioa eta gatazkak eragozteko balio du, baita gizarte berdinzaleak eta egonkorrak eraikitzeko ere, bai sozialki bai politikoki.

Txosten osoa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco