Azken berriak
atzera ES|EN
Uraren zikloa, bizi-zikloa erakusketa Txingudin

Martxoaren 15ean, Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentroan, UNESCO Etxearen Uraren zikloa, bizi-zikloa argazki-erakusketa inauguratu zen.

Argazki-erakusketa horretan uraren ziklo naturalaren eta bizi-zikloaren arteko harremana erakusten da. Uraren zikloak urak Lurrean daukan presentzia eta mugimendua azaltzen ditu. Lurreko ura mugimenduan dago beti eta etengabe ari da egoeraz aldatzen: likido-egoeratik, lurrun- eta izotz-egoerara, eta alderantziz. Uraren zikloa duela bilioika urte gertatzen da, eta Lurreko bizia horren mende dago, Lurra ez baitzen bizitzeko leku egokia izango uraren ziklorik ez balego.

Erakusketa hau hobetu egin da URAren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzari esker, Uraren Esparruko Lankidetzaren Nazioarteko Urtean sartzeko.

Erakusketa zabalik egongo da apirilaren 14ra arte.

Erakusketa ikusteko ordutegia: astelehenetik ostiralera 16:00etatik 21:00etara, eta asteburuetan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30etara.

Erakusketa eskatzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan helbide elektroniko honen bidez: n.viota@unescoetxea.org

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco