Azken berriak
atzera ES|EN
Giza Garapenari buruzko Txostena 2013 argitaratua

Atzo, martxoaren 14 an Mexikon, Giza Garapenari buruzko Txostena 2013 Hegoaldearen goraldia: giza garapena, aniztasun handiko mundu batean argitaratu zen.

Txosten honek gaur egungo geopoltica lantzen du; izan ere, sortzen ari diren arazoak eta joerak aztertzen ditu, eta garapena aldatzen ari diren eragile berriak aurkezten ditu.

Garapen-bidean dauden hainbat herrialde economa nagusi bihurtzen ari dira, abiada bizian, eta gero eta eragin handiagoa dute politikan. Txostenak adierazten duenez, horrek zuzenenan reagiten dio giza garapenari.

Txostenak adierazten du Hegoaldeko herrialdeen artean merkataritzaren eta teknologiaren alorrean sortutako lankidetza berriak direla hazkunde horren zati handi baten bultzatzaileak.

Nolanaho ere, giza garapenari buruzko txosten honetan eta aurrekoetan adierazitako mezu nagusietako bat da hazkunde ekonomikoak soilik ez duela zuzenean giza garapena hobetzea reagiten. Beharrezkoa da pobreak kontuan hartzen dituzten politikak egitea eta pertsonen gaitasunetan inbertsio handiak egitea hezkuntza, elikadura eta Osasuna, eta lanerako trebetasunak hartuta helburutzat-, lanpostu duinak eskuratzeko aukerak areagotzeko eta garapen iraunkorra lortzeko.

2013ko Txostenak lau arlo espezifiko identifikatu ditu, garapenaren bultzada horri eusteko: ekitatea areagotzea, generoaren ikuspegia kontuan hartuta; herritarrei hitz egiteko eta parte hartzeko aukera handiagoa ematea, baita gazteei ere; ingurumenaren alorreko presioei aurre egitea; eta aldaketa demografikoa kudeatzea.

UNESCO Etxean txosten honen laburpena euskarara itzultzen ari gara eta laster argitaratuko dugu.

Informazio gehiago:

http://hdr.undp.org/es/informes/mundial/idh2013/

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco