Azken berriak
atzera ES|EN
Bizkaiko Milurteko Ekosistemen fitxa-bilduma osatu da

Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian deritzon proiektuak bide emango digu ingurumenari eta Bizkaiko Lurralde Historikoko natura-balioei buruz gehiago jakiteko. Hori dela eta, erabakiak hartzeko tresna bat izatea nahi dugu, bai eta herritarrak sentsibilizatzeko eta hezteko tresna bat ere.

Prozesu honetan, komunikazioa oinarrizko ardatzetako bat da; izan ere, komunikazioaren bidez, emaitzak gizartean zabalduko direla bermatuko dugu, eta, horretaz gainera, herritarrak hezi eta trebatuko ditugu, eta proiektua hedatzea eta balioetsia izatea lortuko dugu. IIldo horretatik, dibulgaziozko fitxen bilduma bat egin dugu, Bizkaiko herritarrei proiektuaren berri emateko eta herritarrak sentsibilizatzeko, ekosistemak errespeta eta balioets ditzaten eta ekosistemak gizakion ongizatearekin lotuta daudela kontura daitezen.

Lehenengo bi fitxetan, proiektuaren berri ematen da. Hurrengo bietan, arrasto ekologikoaren kalkuluaren emaitzak agertzen dira, bai eta Bizkai osoko basoen ebaluazioaren emaitzak ere. Azken lau fitxetan, lau ikergunetan (Bilboko metropoli-barrutian, Urdaibain, Lea ibaiaren arroan eta Urkiolako Parke Naturalean) egindako ikerketen emaitzak agertzen dira.

Horretaz gainera, fitxetako bakoitzean, hainbat eragile garrantzitsuren adierazpenak jasotzen dira; besteak beste, administrazioko, unibertsitateko, ingurumen-elkarteetako eragileen eta pertsona erabiltzaileen adierazpenak.

Ikusi dibulgaziozko fitxen bilduma

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco