Azken berriak
atzera ES|EN
JOAQUIN ACHUCARRO musikaria izendatu dute Urteko Euskal Herritar Unibertsala

Joaquin Achucarro piano-jotzaile eta konpositoreak, UNESCO Etxeko Ohorezko Bazkideen Aholkularitza Kontseiluko kideak, 2004 Urteko Euskal Herritar Unibertsala saria jaso du. Xabier Antxotena artistaren eskultura izango da golardoa eta sari-banaketa abenduaren 14an ospatuko dute, Leioako Artaza jauregian.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak Euskadiren irudia atzerrian ezagutarazten laguntzen duten pertsonak, elkarteak, eta erakundeak saritzen dituzte.

Sarituaren izena gaur eman dute aditzera Iaki Agirrek, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Akzioko idazkari orokorrak, eta Juan Cifek, Euskadiko Kutxako Komunikazio arloko zuzendariak. Orain dela bederatzi urte hasi ziren Urteko Euskal Herritar Unibertsala Saria ematen, eta horren helburua modu nabarmenean Euskadiren irudia atzerrian proiektatzen duten pertsonak, elkarteak eta erakundeak saritzea da.

Joaquin Achucarro Arisqueta Bilbaon jaio zen 1932ko urtarrilaren 11ean. Txikitatik erakutsi zuen musikarako abilezia baina familiaren ohiturari jarraiki, Fisika ikasten hasi zen unibertsitatean. Barruan zuen arrak bakerik eman ez, eta laster baztertu zituen zientzia kontuak. Orduan ekin zion musika ikasteari.

Madrilgo Kontserbatorioan piano jotzen ikasi zuen eta ondoren, Sienako Chigiana Akademian eta Sarrebrckengo Hoschschullen jarraitu zituen ikasketak. Ospea ere berehalakoan helduko zitzaion. Liverpoolgo Nazioarteko Lehiaketan, 1959ko maiatzaren 23an, irabazle suertatu zen eta London Symphonv Orchestran egin zuen debuta. Horregatik Harriet Cohen domina eman zioten. Ordudanik, 58 herrialdetan jo du Achucarrok, 200 orkestra ezberdinetan jardun du eta 332 zuzendariren batutapean.

1989tik Dallaseko (AEB) Southern Methodist Universityko Estes Tate katedra bereziaren jabe da. Kontzertuak emateaz gain, irakasle ere bada, besteak beste, Sienako Chigiana Akademiako Nazioarteko Ikastaroetan. Egun piano-jole bilbotarrak lanean jarraitzen du eta, oraingoz behintzat, ez du erretiroa hartzeko asmorik.

Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza artistek, Juanito Oiarzabal mendizaleak, Donostiako Orfeoiak eta Ainhoa Arteta sopranoak, besteak beste, jaso dute aurreko urteetan Urteko Euskal Herritar Unibertsala Saria.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco