Azken berriak
atzera ES|EN
2012 ko IHPE lehiaketa: Diplomak banatzeko ekitaldia Estrasburgon

Abenduaren 3an Monumentuen Nazioarteko Argazki Esperientzia (IHPE) izeneko lehiaketako irabazleen diplomak banatzeko ekitaldia ospatu da Estrasburgon.

Europako Kontseiluaren elkarlanaz Kataluniako Generalitatek bultzatua, ibilbide luzeko sari honen helburua da ikasleek, argazkilaritzaren bidez, beren inguruko monumentuak eta paisaia zaintzen, baloratzen eta gozatzen ikastea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz, aurreko urteetan bezala Unesco Etxeako hezkuntza-arloak koordinatu du Euskal Autonomia Erkideko ikastetxeen parte-hartzea.

Aurten bost ikastetxek parte hartu dute:Urretxu-Zumarraga Ikastola, Bilboko Artxandape Ikastola, Gasteizeko Sagrado Corazn-Carmelitas ikastetxea, Ortuellako San Felix Ikastola eta Eubako Lauaxeta Ikastola. UNESCOren eskola elkartuen saren daudenak. Egindako argazkien artean bi saritu ziren: Urretxu Zumarraga Ikastolako Maider Martinezena eta Lauaxeta Ikastolako Irati Zallorena.Bi ikasle saridun hauek, bi irakaslerekin batera, Europa Baztordean ospatu zen diplomak banatzeko ekitaldian parte hartu zuten . Haien argazkiak Europako Batzordean egon ziren erakusgai, eta nazioarteko katalogoan daude 12 herrialde baino gehiagoko gainerako sarituekin batera.

Informazio gehiago:

Monumentuei buruzko nazioarteko argazki-lehiaketa

 

Laguntzen du:

 

2012KO EAEKO ARGAZKI IRABAZLEAK

Maider Martnez. Garaialde Lizeoa

 

 Irati Zallo. Lauaxeta Ikastola

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco