Azken berriak
atzera ES|EN
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen dugu

Atzo, abenduaren 26an, euskaraz bizitzeko nahia formatu desberdinetan aldarrikatzeko deia egin zuten, Euskaraz bizi nahi dut lemarekin.

"Gaur hemen bildu garenok gure lan jarduna euskaraz egiten dugu, euskaraz bizi nahi baitugu. Aitzitik, gure bizitza ez da horretara mugatzen eta gure egunerokoan, zoritzarrez, nahiz eta gure bizitzako arlo guztietan euskaraz egin nahi izan, ez da beti hori posible izaten", esan zuen Joxe Juan Ugalde irrati esatariak Donostian egindako agerraldian. Bertan bildu ziren, aipatutako Ugalde eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluako idazkari nagusiarekin batera, Esne Beltzako Xabi Solano, Petra Elser Banaiz Bagarako kidea, Esaiteko Martxel Toledo, Urko Aristi kazetaria eta telebistako aurkezlea, Kike Amonarriz soziolinguista eta telebistako aurkezlea, Martinber eta Largabista. Hauekin batera, nahiz eta ekitaldian ezin izan duten egon, beste hauek ere deialdia egin dute: Mikel Aranburu futbolari ohia, Julio Ibarrak, Maddalen Iriartek eta Ilaski Serranok kazetari eta telebistako aurkezleek.

Kontseiluko idazkari nagusiak, Paul Bilbaok, bestalde, euskaraz bizitzeko nahia adieraztera dei egin die herritarrei. "Abenduaren 1ean Donostian egingo dugun manifestazioan bezala eta abenduaren 3aren, euskararen egunaren testuinguruan ere herritarrei oihalak balkoietan jartzeko dei egin nahi diegu. Datorren astean gure herrietako kale guztiak bete ditzagun euskaraz bizitzeko nahiaren aldarrikapenarekin".

Sare sozialetarako ere deialdia egin dute: "interneten ere adierazi nahi dugu euskaraz bizitzeko dugun nahia. Eta deialdi zehatza ere egin nahi dugu ildo horretan: Galdera bati erantzuteko proposamena egin nahi dizuegu guztiei: "zer da zuretzat euskaraz bizitzea?", alegia. Datorren astea eta bereziki azaroaren 30a euskaraz bizitzeko nahia sarean gai nagusi izatea nahi genuke. Horretarako, 140 karakteretan, Twitter-en esandako galderari erantzutea eskatzen diegu herritarrei. Eta #euskarazbizinahidut hitz gakoa erabiltzeko proposamena egiten diegu", esan zuen Bilbaok.

UNESCO Etxearen lerro estrategikoetako bat osatzen dute hizkuntzek, batez ere  hizkuntza gutxituak babestearen eta sustatzearen aldeko lana egiten dugu. Eta nola ez, euskararen sustapena. Horregatik ospakizun honetara batzen gara eta parte hartzera animatzen dugu.

Manifestua

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco