Azken berriak
atzera ES|EN
Getxoko komiki azokan, gaztetxoek klima-aldaketari eta pobreziari buruz egindako komikiak ikusgai

Azaroaren 23tik 25era Getxoko XI. Komiki Azokan ikusgai izango dira 11 eta 17 urte bitarteko gaztetxo getxotarrek Mugitu zaitez klima-aldaketa eta pobreziaren aurka leloa aintzat hartuta egin dituzten komikiak.

UNESCO Etxeak Udalaren laguntzarekin garapenerako sentsibilizazioa lantzeko antolatu zituen lantegian egin zituzten gazte getxotarrek komiki horiek. Neska-mutilek berek prestatu zuten gidoia; marrazketa-, tintaztatze- eta errotulatze-teknikak ikasi zituzten, eta, aldi berean, zenbait gai landu eta hausnartu zituzten: hegoaldeko herrialdeekiko dugun erantzukizuna, genero-ekitatea eta Milurtekoko Garapen Helburuak betetzea.

Komiki Azokara hurbiltzen direnek komiki horien ale bat lortu ahal izango dute doan.

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco