Azken berriak
atzera ES|EN
"Pertsona pobreak ahalduntzea giza eskubideen arloko auzien bidez" argitalpena

2009an, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunaren Hautazko Protokoloa argitaratu zen, eta, horri esker, areagotzen ari da nazioartean eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalek duten garrantziaren inguruko kontzientzia. Hori horrela, 2011n, UNESCOk Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Gidaliburua egin zuen, nazioarteko zenbait erakunderen −besteak beste, UNESCO Etxearen− laguntzarekin.

Gidaliburu horrek tresna egokiak eskaintzen dizkie pertsona guztien giza eskubideak defendatzen dituzten oinarri-erakundeei.

Mundu osoan zehar bildutako adibideen bitartez, ekintza politikoak eta tokiko, nazioetako eta eskualdeetako lege-ebazpenak elkarrekin lotzen dira. Gidaliburuaren xedea da gizarteko talde ahulenak eta baztertuenak ahalduntzea oinarrizko giza eskubideak eskuratzeko aukera emanez. Estatuetako agintarien eta gizarte zibilaren artean elkarrizketa sustatzeko diseinatu da, batetik, eta, bestetik, zerikusia duten alderdi guztiek giza eskubideak onartzea eta betetzea lortzeko bidean modu berritzaileak aztertzeko.

Gidaliburuak, bestalde, zenbait ideia biltzen ditu estatuen eta gizarte zibilaren ekintzen ahalmena zabaltzeko eta sendotzeko estrategia eta prozedura berriak sortzeari begira, mundu osoko diskriminazio- eta bazterketa-modu guztien kontrako borrokan.

Egile nagusia, Maritza Formisano Prada, kolonbiar abokatu bat da, eta politika publikoetan espezializatu zen Parisko Universit Panthon-Sorbonne I unibertsitatean. Katedraduna da Bogotako Universidad de los Andes eta Parisko Universit Sorbonne Nouvelle III unibertsitateetan, eta zenbait artikulu argitaratu ditu Latinoamerikan eta Frantzian. UNESCOko aholkulari gisa lan egiten du, zientzia politikoekin, komunikazioarekin, giza eskubideekin, pobreziarekin eta generoarekin lotutako proiektuetan.

Gidaliburua ingelesez argitaratu zenez, UNESCO Etxeak, lan-arlo guztietan espezializatutako dokumentuak gaztelaniaz zein euskaraz zabaltzeko konpromisoari jarraituz, argitalpena gaztelaniaz itzuli eta argitaratu du. Laster aurkeztuko dugu argitalpen hori, eta, bien bitartean, on-line eskuragarri dago jada.

Empoderando a las personas pobres mediante Litigios en Materia de Derechos Humanos (pdf - 1.42MB)(Pertsona pobreak ahalduntzea giza eskubideen arloko auzien bidez)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco