Azken berriak
atzera ES|EN
RIO+20 ondoren: hori da nahi dugun etorkizuna? Mintegiko ondorioak

Euskal Herriko gizarte zibileko 20 erakunde baino gehiagok eta zenbait gizarte-kolektibok ezinbestekotzat jotzen dute landa-eremua behar bezala balioestea, bai eta ekonomia-eredua aldatzea ere, garapena pertsonengan oinarrituko dela bermatzeko, eta ez merkatuetan.

Garapenerako politikak zertzeko beharrezkoa den finantziazioa lortze aldera, ezinbestekoa da konpromiso politikoak hartzea zerga-iruzurren kontra egiteko eta finantza-transakzioen gaineko zerga bat onartzeko.

Gure planeta gai da biztanle guztientzat janaria modu iraunkorrean ekoizteko; horregatik, guztiz zentzugabea da 870 milioi pertsona goseak egotea". Hori esan zuen Jernimo Aguado nekazariak (Plataforma Ruraleko kideak). Zentzugabekeria horrek hondamendiak sortzen ditu Afrikan: Gero eta zailagoa da euria noiz egingo duen jakitea. Ingurumenaren arazoek, hala nola klima-aldaketak, kalte handiak eragiten dizkiete gure uztei, eta Iparraldeko herrialdeek nekazaritza-produktu askoren gainean dituzten neurri protekzionistek oztopo egiten diote gure garapenari". Hori esan zuen Filomeno Barbosak (Aprodel-Ginea Bissau).

Europako politiken, hala nola Nekazaritza Politika Bateratuaren (PAC), eraginari dagokionez, Jernimo Aguadok hau esan zuen: PACek eskala txikiko nekazaritza suntsitu du, eta hondamendi hutsa izan da. Rio +20 prozesuari buruz, hau ondorioztatu zuen: 20 urte igaro dira eta helburuak ez dira bete. Rio +20k pobrezia eta giza sufrimendu gehiago besterik ez digu utzi. Nekazaritza-arloan dihardugunok, alternatibak eraikitzen darraigu, bai eta jendea landara itzul dadin bultzatzen ere. Haatik, ekoizle txikiok ez dugu politika publikoen laguntzarik jasotzen.

Ekonomia berdea Rio +20ko amaierako dokumentuan gelditu zen jasota, bai eta mamirik gabe jasota gelditu ere. Leida Rijnhout ANPEDeko ekintzaileak argi utzi zuenez, ekonomia berdea ez da garapen iraunkorrean aurrera egiteko irtenbidea; izan ere, ez ditu kontuan hartzen gure planetaren muga ekologikoak. Iparraldeko herrialdeak Hegoaldeko herrien kontura bizi dira, eta, natura-aberastasunen banaketa asko aldatzen ez bada, ezinezkoa izango da pobrezia desagerraraztea.

Bilboko mintegian parte hartu zuten erakundeek zenbait proposamen interesgarri egin zituzten; besteak beste: garapen gutxiago eta landatasun handiagoa sustatzea; globalizazioaren aurrean, landara jotzea; iraunkortasuna jartzea eztabaida ekonomikoaren erdigunean; emakumeen eginkizuna balioestea, natura-baliabideen kudeatzaileak diren aldetik; krisitik irteteko, zainketek zer garrantzi duten konturatzea. Erakundeek sarean landu nahi dituzte proposamen horiek.

2015 ondoko agendaren etorkizuna

Argi eta garbi dago Milurteko Garapen Helburuak (MGH) ez direla beteko. Hori dela eta, gizarte-erakunde askok sarean lanean jarraitzen dute, zertarako eta, pobretutako herrialdeen eskaerak oinarri hartuta, 2015 ondoko agendaren etorkizuna zehaztea xede duten proposamenak taxutzeko. Erronketako bat da garapen- eta ingurumen-agendak bateratzea, hurrengo Milurteko Garapen Helburuak bat etor daitezen 2015 ondoko agendarekin (MGHak Rio +20n proposatu ziren, eta Nazio Batuek 2015ean abiarazi nahi ditu).

Garapenerako politikak zertzeko beharrezkoa den finantziazioa lortzeko, ezinbestekoa da konpromiso politikoak hartzea zerga-iruzurren kontra egiteko, finantza-transakzioen gaineko zerga bat onartzeko, erregai fosilentzako diru-laguntzak kentzeko, eta energia garbiak eta iraunkorrak bultzatzeko.

Ikus gizarte zibilaren proposamenak - Bilbo (PDF - 41KB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco